Teknologia albisteak

Loraldia 2023: egitarau zabal bat Bilbon martxo honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-03-05 : 10:30

Bilbon euskarazko arteen inguruan egiten denLoraldia festibalaren 9. edizioa izango da aurrengoa, eta martxoaren 9tik 26ra garatuko da, Mailua gara! leloarekin. 17 egunetan 21 ekintza eskainiko ditu, diziplina anitzekoak: musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, zinea… 150 artista inguru igoko dira Loraldiak proposatutako 14 oholtza edo gune ezberdinetara. 

Loraldiaren oinarriari jarraikiz, euskal kulturako izen erreferenteak presente izango dituzte: Gabriel Aresti, Benito Lertxundi, Maurizia Aldaiturriaga… besteak beste. Hauek izango dira aurtengo programazioan tokia izango gaur egungo sortzaile nabarmen batzuk: Kukai Dantza Konpainia, Igor Elorza, Rafa Rueda, Castillo Suarez, Ines Osinaga, Iratxe Fresneda, Danele Sarriugarte...

Sortzaile berriak eta gazteak baita ere: Formol, Silitia… Eta hauentzako data eta espazio berezia, martxoaren 25ean, Loraldia Terminala eguna ospatuko da.


Hauxe da EGITARAUA

Martxoak 9

HAUTSI DA ANPHORA ZUZENEAN CD

Martxoak 10

ETA ORAIN ZER?

Martxoak 11

BILBON DABIL GABRIEL ARESTI ITSASADAR-IBILBIDEA
BILBON DABIL GABRIEL ARESTI BAZKARIA-IKUSKIZUNA
BILBON DABIL GABRIEL ARESTI “OTXARKOAGA – BILBO. BIOLA BAT ALA MAILU BAT” ARTE BISUALAK

Martxoak 13

KANGAROO

Martxoak 14

ANONYME POPULAR

Martxoak 15

BAS(H)OAN II

Martxoak 16

SUIRREALISMOA

Martxoak 17

EIRE FESTA. IRLANDAKO HAIZEAK (CÓISIR GAEILGE)

Martxoak 18

BENITO LERTXUNDI. ASKATASUNARI

Martxoak 19

GALERNA. AZKEN BIDAIA

Martxoak 20

ALASKA

Martxoak 21

ELUR ZURIREN HIRU HERIOTZAK: LORAZAIN EGUNA

Martxoak 22

FILOSOFIA SAIAKERAN ETA FIKZIOAN

Martxoak 23

MAURIZIAK EZ DU INOR HIL

Martxoak 24

TETUAN

Martxoak 25

LORALDIA TERMINALA. SORMEN BERRIAREN HARROBIA:

  • ERRE. ALDARRI BAT BERTSOZ
  • ALBUM
  • HABIA
  • NOR EZ DA INOIZ GALDU?
  • SILITIA

Martxoak 26

POPPERRA, AFTERRA, UTOPIA

Erantzun

Sartu