Iruñeko Euskalgintzak (AEK, AET, ELA, IKA, LAB, Sortzen, STEILAS, Zaldiko Maldiko) salaketa publikoa egin zuen iazko abenduaren 22an. Helburu zuen arbuiatzea Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuak Haur Eskolekin daramaten hizkuntza politika. Begirada atzera bota dezakegu, eta azken agintaldietan egon diren gobernuak aztertu. Hori irakurleari utziko diogu, guk esanen dizuegu egoera eskaxa dugula egun. Nola liteke! Aurrera baino, atzera goaz.
Kultura, jakintza eta euskara ditu ardatz Urko Aristik gidatutako saioak. Gure hizkuntzaren gaineko albisteek tarte berezia izango dute, kezkak eta ardurak plazaratu eta argitzen saiatuz.
Euskal idazle eta irakurleentzat sortutako sare sozial libre berria da Paperjale.eus. Irakurritako liburuak erregistratzeko aukera ematen du, puntuatu, kritikak eta iruzkinak egin... Abaraskak sortu du, software librea, euskara eta Fedibertsoa sustatzen dituen taldeak. Ez da martxan jartzen duten lehen sare sozial libre eta irekia. Aurrez PeerTube.eus sortu zuten bideoentzat, Pixelfed.eus argazkientzat eta Lemmy.eus foroentzat.
Martuteneko espetxera itzularazi zituzten atzo Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak. Etxerat-ek herenegun azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hilaren hasieran bi presoei hirugarren gradua jartzearen alde egin bazuen ere, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak ontzat hartu zuen Fiskaltzak erabaki horren kontra jarritako helegitea, eta horren ondorioa da bi presoen egoera aldaketa: hirugarren gradua eteteko eskaera onartzen da, helegitearen gainean ebazpen bat eman arte.
2023ko deialdia zabaldu du EIZIEk Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketarako. Laginak bidaltzeko epea maiatzaren 8an amaituko da.
Ikasleen aukera berdintasuna sustatzen duela, igogailu soziala dela, gizarteko desberdintasunak leuntzen dituela... Bertute asko aitortzen zaizkio hezkuntzari, eginbehar asko. Baina badago hori guztia lortzea zailtzen duen murru bat gutxienez: eskola segregazioa; alegia, ikasle mota batzuk eskola batzuetan elkartzen direla, eta beste batzuk, beste batzuetan.
Urte eta erdiko umea ikaskideengandik baztertu dute eta besteek plastilinarekin nola jolasten duten begira utzi dute, irakasleek eszena bideoan grabatu nahi dutelako eta ume horren gurasoek ez dutelako baimenik eman umeari argazkiak atera edo bideoan grabatzeko. Zein momentutan jarri dugu irudia eskolako dinamikaren aurretik? Bat.
Megafestwashing deritzo Mikel Alvarez idazleak Euskal Herrian musika jaialdiak egiten diren erari. "Musika jaialdi erraldoiak ugaritzen doaz, diru-publikoz elikatzen dira neurri handi batean (Euskal Herrian millioiak jasotzen dituzte). Egunero, kriterio gutxiagorekin, eta ahal bezain beste jende bildu nahian, estilo ezberdinetako mazedonia ulertezinak eskaintzen dituzte (...) Bitartean, areto zein jaialdi txikiek gorriak eta bi ikusten dituzte hilabeteko egitaraua antolatzeko, eta udalek, nahikoa dute herriko jaietan, promotora ezagun batek bidalitako menu itxitik, bi talde aukeratzearekin." Twitterretik geurera ekarritako mezuetan, iruzkin interesgarriak. (irudia, BBK Live 2013, cc-by-sa Wikimedia Commons)
Atzo izan zela dirudi, baina ia urte oso bat igaro da KORRIKAren 22. edizioari Amurrion hasiera eman genionetik, 2022ko martxoaren 31 horretan! Azkar pasatu al zaizue, ala? Hobe! Horrela, 23. KORRIKArako geratzen den urtea ere azkar pasatuko zaizue! Izan ere, aurten hurrengo edizioaren prestaketan g...
"Euskara eta burujabetza elkar elikatuz" leloa ardatz hartuta bi mahaingurutako zikloa antolatu dute Donostian Euskal Herrian Euskarazek eta Txillardegi Udal Liburutegia ekimenak. Ekimen honen helburua da Donostiak bere liburutegi nagusiaren izena Txillardegiri eskaintzea, Udalbatzak gehiengoz orain artean onartu ez duen aukera bat. Lehen topaketa etzi da, ostegunez, martxoak 16.