Haur eta Gazte Literatura elkartea. Children Books Association
Galtzagorri Elkarteak, Oreka Interactive enpresarekin lankidetzan sortutako Maria Goikoak Batbirulau! app-ak lehenengo saria eskuratu du Gipuzkoa APP's 2015 lehiaketan. Atzo, abenduak 14, jaso zuten saria Galtzagorri Elkarteko kideek Markel Olano Ahaldun Nagusiaren eskutik.
Ezagutzen al duzu Maria Goikoak Batbirulau! app-a? Deskargatu al duzu zure tableta edo mugikorrera Euskal Haur Literatura eta teknologia berriak uztartzen dituen aplikazio multiplataforma? Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau! liburuarekin jolas egiteko beste modu bat eskaintzen du app honek. Argitalpen horren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu. Androidetarako eta iphone/ipad-etarako bertsioan eskura daiteke dohainik bakoitzari dagokion saltoki birtualean. Eta internet bidez www.galtzagorri.org web gunean ere erabil daiteke. Ikusi bideoa.
Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkarteak eta Galdakaoko Udaleko Euskara zerbitzuak euskarazko lehen booktube lehiaketa jarri dute martxan: Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa. Bertatik sortuko dira euskarazko lehen booktuberrak eta Galdakao eta galdakoztarrak aitzindari izango dira mundu mailan gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomeno kulturala euskarara ekartzen. Lehiaketa herri mailakoa izango da eta bertako DBHko ikasleek (12-16 urtekoek) hartuko dute parte.
Urriaren 25ean, datorren igandean, Galtzagorri Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan, ILUSTRATZAILEEN ENKANTE DRAMATIZATUA egingo da helburu solidario batekin: Italiako Lanpedusa uhartean "Silent Books" egitasmora bideratuko da bertan bildutako dirua. Ekialde Hurbiletik eta Afrikatik Europara emigratzen duten milaka pertsonen sarbide nagusietako bat da Lanpedusa eta egitasmo horrek bertako eta bertara heltzen diren haurrentzako liburutegi bat, bereziki album mutuz osatutakoa. Enkantea 11:00etan hasiko da Donostiako Arteko arte-galerian. Metrokoadroka sormen laborategiko kideek aurkeztuko dute eta sarrera irekia izango da. Beraz, ANIMATU, PARTE HARTU ETA E(RA)MAN ALE BAT.
Urriaren 25ean, datorren igandean, Galtzagorri Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan, ILUSTRATZAILEEN ENKANTE DRAMATIZATUA egingo da helburu solidario batekin: Italiako Lanpedusa uhartean "Silent Books" egitasmora bideratuko da bertan bildutako dirua. Ekialde Hurbiletik eta Afrikatik Europara emigratzen duten milaka pertsonen sarbide nagusietako bat da Lanpedusa eta egitasmo horrek bertako eta bertara heltzen diren haurrentzako liburutegi bat, bereziki album mutuz osatutakoa, sortzea du helburu. Enkantea 11:00etan hasiko da Donostiako Arteko arte-galerian. Metrokoadroka sormen laborategiko kideek aurkeztuko dute eta sarrera irekia izango da.
Aurten, Galtzagorri Elkarteak 25 urte bete ditu eta orain arte hainbat jarduera antolatu ditugu urteurrenaren aitzakian. Baina elkartea 1990eko urriaren 24an sortu zen eta datorren hilabeterako antolatu ditugu ekitaldirik handienak: urriaren 17an goizez eta arratsaldez Ipuin kontalarien maratoia, San Telmo Museoan; eta urriaren 25ean Ilustratzaileen enkaten dramatizatua, Metrokoadroka sormen laborategiak aurkeztua, 11:00etan Arteko galerian, eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, urteurreneko festa ospakizuna San Telmo Museoan.
Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan izena emateko epea urriaren 1 arte luzatu dugu. Ikastetxeen kategorian parte hartu nahi dutenek osteguna baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako Galtzagorri Elkartera deitu (943471487) edo idatzi liburugaztea@galtzagorri.org helbidera. Zeren zain zaude? Zure ikasleei irakurketaz gozatzeko beste modu bat eskaini nahi badiezu, hementxe duzu aukera paregabea!
Irailaren 18an amaituko da 2015-2016 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan Ikastetxeen kategorian izena emateko epea. Ikasturte honetan ere parte hartzaileek Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri, launakako taldetan bildu eta horri buruzko book trailerra egin beharko dute 2016ko martxoaren 4a baino lehen. Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa da izena ematea. Norbanakoen kategorian nahikoa da book trailerra azken eguna baino lehen bidaltzearekin. Irakaslea bazara, animatu zure ikasleak parte hartzera! Gaztea bazara, animatu zu zeu!
Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak hirugarren urtez jarraian antolatu du Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa eta orain arteko book trailerrik originalenak aurkeztu dituzte parte hartzaileek, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek. Lehiaketak, beste behin ere, harrera ezin hobea izan du gazteen artean eta sari-banaketa ekitaldian islatu zen hori. Sormen handiko gazteak, gazte sortzaileak eta irakurzaleak dira belaunaldi berri horretakoak.
Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, XXI. mendeko euskarrietara ekarri du Euskarazko Haur Literaturako klasiko bat, Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau! Liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu Maria Goikoak batbirulau! app-ak: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.5D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko. Androidetarako eta iphone/ipad-etarako bertsioan eskura daiteke bakoitzari dagokion saltoki birtualean.
Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan parte hartu nahi duten 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek azken hiru hilabeteak dituzte liburuak irakaurri eta horiei buruzko book trailerrak egiteko. 2015eko martxoaren 13a izango da bideoak web gunera igotzeko azken eguna.
Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkarteak osatu berri du Bularretik Mintzora kanpainako 2013-2014ko ebaluazio txostena. Aurtengoan, Bularretik Mintzora kanpainan parte hartzen ari diren Arrasate, Laudio, Markina-Xemein eta Oñatiko gurasoen galdekizunak aztertu dira. Hala, ebaluazioa herri hauetan 2011-2012 ikasturtetik 2013-2014 ikasturtera egitasmoan parte hartu duten haurren gurasoei egin zaie. Alegia, 2011-2012an 3 urte zituzten eta 2013-2014an 5 urte zituzten haurren gurasoei. Ebaluatu diren 17 aldagaietatik, 12k izan dute hobekuntza, eta aldagai horien datu zehatzak Twitterreko txio bidez emango ditu Galtzagorrik abenduaren 11tik aurrera.
Dagoeneko, amaitu da 2014-2015 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako Ikastetxeen Kategorian izena emateko epea. Ikasturte honetan, guztira, 21 ikastetxe eta DBHko lau mailetako 2.243 ikasle ariko dira lehiaketan parte hartzen. Horien egitekoa: maila bakoitzerako proposatuako liburua irakurtzea eta horri buruzko book trailerra egitea, liburu horren irakurketa sustatzeko.
Irailaren 19an, ostiralarekin amaituko da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako Ikastetxeen Kategorian parte hartzeko izen-emate epea. Ikasturte honetan ere parte hartzaileek proposatutako liburu bat irakurri, launakako taldetan bildu eta horri buruzko book trailerra egin beharko dute 2015eko martxoaren 13a baino lehen. Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa da izena ematea eta hau da horretarako azken astea.
Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketak baditu irabazleak. Ikastetxeen kategorian Hondarribiako Talaia ikastetxeko Animals Taldea izan da garaile, 104 botorekin. Bigarren saria Santurtzira joan da San Jose de Calasanz ikastetxeko Olagarroak taldearentzat 78 botorekin. Eta hirugarren saria Donostiako Herri Ametsa ikastolako Pin Pan Pun taldearentzat izan da, 61 botorekin. Norbanakoen kategorian, berriz, Urnietako AJUNA taldeak irabazi du, 50 botorekin. Bigarren izan da Arrasateko Zaldi Eroa 36 botorekin eta hirugarren Lasarteko Txoriak 20 botorekin. Boto-emaileen artean egindako zozketan Eneko Ramosi egokitu zaio saria, e-irakurgailua.
Hilabete geratzen da Galtzagorri Elkarteak antolatutako Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan parte hartzeko. 12 eta 16 urte bitarteko gazte gipuzkoarra bazara, animatu eta parte hartu. Irabazleak e-reader bat (e-book-ak irakurtzeko gailua) eskuratuko du. Bigarren eta hirugarren sariak 100 euroko bonoak izango dira liburu eta diskotan gastatzeko. Parte hartzeko, nahikoa da Galtzagorrik proposatutako liburu bat aukeratu, irakurri eta horri buruzko bideo laburra egitea. Bideoa bidaltzeko azken eguna martxoaren 14a da.
Haur eta Gazte Literaturari buruzko Behinola aldizkariak aro berria hasi du. Guraizeak eskura izanik irakurtzera gonbidatzen zaitu. Izan ere, Behinola berrituak irakurtzeko ez ezik, beste zenbait erabileratarako aukera ere emango du: orriak aldizkaritik askatu, azala-kontrazala poster moduan erabili, orrialdeak moztu...
"Irakurri, sakatu REC eta parte hartu!" lelopean Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gipuzkoako 12 eta 16 urte bitarteko gazteak animatu nahi ditu Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan lehiaketan parte hartzera. Deialdia zabaltzeko bideoa zintzilikatu du youtubeko Liburu Gaztea kanalean.
Aurten 1650 bat ikaslek hartuko du parte Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan. Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Liburu Gaztea Sariaren baitan, bigarren urtez jarraian, Book Trailer Lehiaketa antolatu du eta Gipuzkoako 20 ikastetxetako DBHko 1.650 ikaslek eman dute izena. Ikasturte honetan ere, Galtzagorri Elkarteak proposatutako liburu bat hautatu, irakurri eta horri buruzko bideo bat, book trailer bat sortu beharko dute parte hartzaileek.