Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan parte hartu nahi duten 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek azken hiru hilabeteak dituzte liburuak irakaurri eta horiei buruzko book trailerrak egiteko. 2015eko martxoaren 13a izango da bideoak web gunera igotzeko azken eguna.
Ikasturte honetan, guztira, 22 ikastetxe eta DBHko lau mailetako 2.243 ikasle ariko dira lehiaketan parte hartzen. Horien egitekoa: maila bakoitzerako proposatuako liburua irakurtzea eta horri buruzko book trailerra egitea, liburu horren irakurketa sustatzeko.
Norbanakoen kategorian parte hartzeko nahikoa da azken eguna baino lehen (2015eko martxoaren 13a) book trailerra web gunera igotzea.
Ikasturte honetan, gainera, parte hartzaileek book trailerrak nola egin eta lehiaketan nola parte hartu azaltzen duen bideo tutorial interaktibo bat izango dute Liburu Gaztea web gunean ikusgai urritik aurrera. Modu horretan, orain arte ikastetxez ikastetxe eman izan diren formazio saioetako azalpenak publiko zabalagoarengana helarazi nahi ditu Galtzagorri Elkarteak, lehiaketako partaidetza izena eman duten ikastetxeez haratagokoa baita. Oreka Interactive enpresa donostiarrak sortu du bideo tutorial hori Galtzagorri Elkartearekin lankidetzan.
2014-2015ean berrikuntzak
Lehiaketaren hirugarren edizioa izango den honetan, book trailer lehiaketaren izaerari eutsiko diogu, baina zenbait aldaketa izango dira. (oinarri berriak)
Aldaketarik garrantzitsuena epai-mahaiarena da. Alegia, ikasturte honetatik aurrera lau adituk osatutako epai-mahaiak hautatuko ditu book trailerrik onenak Ikastetxeen kategorian eta Norbanakoenean.
Hala ere, orain arte bezala, publiko zabalak ere botoa emateko aukera izango du, PUBLIKOAREN SARIAren irabazlea hautatzeko. Botoa ematen dutenen artean, gainera, e-reader bat zozkatuko da, orain arte bezala.
Hona hemen, sariak:
- IKASTETXEKA:
DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.
DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.
- NORBANAKOKA: e-reader bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.
- PUBLIKOAREN SARIA:
Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.
Norbanakoen kategorian: e-reader bat
- BOZKETAN PARTE HARTU DUTENEN ARTEAN e-reader bat zozkatuko da.
Liburu hautatuak
Ikasturte honetako Liburu Gaztea Lehiaketarako irakurgaiak dagoeneko web gunean dituzue liburu bakoitzaren unitate didaktikoekin batera. 2013an euskaraz gazteentzat argitaratu zen guztia irakurri ostean, honakoa da Liburu Gaztea batzordeak hautatuko liburuen zerrenda mailaz maila:
DBH-1(12-13 urte): Zuhaitzak landatzen zituen gizona. Jean Giono. Itzultzailea: Mikel Vilches. Ilustratzailea: Mikel Mendibil. Denonartean, 2013
DBH-2 (13-14 urte): Etsai gordea. Jokin de Pedro Perez. Elkar, 2013
DBH-3 (14-15 urte): Maitasun sua. Aitor Arana. Ibaizabal, 2013
DBH-4 (15-16 urte): Gezurrezko natura hila. Marinella Terzi. Itzultzailea: J.A. Sarasola. Ibaizabal, 2013
Hortaz, DBHko maila bakoitzerako iaz argitaratutako liburu bana proposatuko zaio irakurgai moduan. Horrez gain, orain arte bezala, Ezinbestekoen zerrendatik ere hartu ahal izango da irakurgaia, maila bakoitzak ikasleen adinari dagokion libururen bat hautatu ahal izango du zerrenda horretatik. Ezinbestekoen zerrenda, literatur aditu zenbaitek osatutakoa da, gazteentzat orain arte euskaraz argitaratu diren libururik gomendagarrienak biltzen dituena.
Beraz, parte hartzaileek nobedadeen artean edo betiko irakurgai onen artean egin ahal izango dute irakurgaien hautua. Iazko marka guztiak hautsi eta orain arteko book trailerrik onenak jasotzeko gogoz gaude, beraz, ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
Erantzun
Sartu