Teknologia albisteak

Irakurri, sakatu REC eta parte hartu!

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-18 : 15:35
"Irakurri, sakatu REC eta parte hartu!" lelopean Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gipuzkoako 12 eta 16 urte bitarteko gazteak animatu nahi ditu Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan lehiaketan parte hartzera. Deialdia zabaltzeko bideoa zintzilikatu du youtubeko Liburu Gaztea kanalean.

Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa abian da.

IRAKURRI, SAKATU REC eta PARTE HARTU! lelopean Galtzagorrik Gipuzkoako 12 eta 16 urte bitarteko gazteak animatu nahi ditu lehiaketan parte hartzera. Deialdia zabaltzeko bideoa zintzilikatu du youtubeko Liburu Gaztea kanalean.

Liburu Gaztea Saria egitasmoa duela 13 urte sortu zuten Galtzagorri Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin. Baina 2012. urtean Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa bihurtu zen eta ikasturte honetan bigarren aldiz egingo da modu horretan, iaz sekulako arrakasta izan baitzuen 180 book trailer lehiatu ziren ikastetxeen kategorian.

Aurten ere, dagoeneko, 20 ikastetxek eman dute izena eta guztira 1.650 ikasle baino gehiagok hartuko du parte ikastetxeen kategorian. (Izen-emate epea dagoeneko agortu da).

Baina, gazteek euren kasa parte hartzeko aukera ere badute, norbanakoen kategorian. Taldeka ere egin daiteke kategoria honetan eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Nahikoa da, proposatutako libururen bat irakurri, gidoi on bat osatu eta Liburu Gazteara bidaltzea (Igo zurea ataletik) bideoaren youtubeko lotura. Sari bikainak daude jokoan.

Bideoak bidaltzeko azken eguna 2014ko martxoaren 14a izango da. Irabazleak bozketa bidez hautatuko dituzte ikusleek.

Gipuzkoako Gazteen artean irakurzaletasuna eta euskarazko Gazte Literatura sustatzea ditu helburu egitasmo honek. 2012tik sustapen hori gazteak liburuak irakurri eta book trailerrak egitera animatuz lortu nahi du Galtzagorrik.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu