Apurka-apurka, grafitoak egiazkoak izan daitezkeela dioten txostenak metatzen ari dira, ikerketaz, ahaleginez eta ausardiaz betetako mendi bat bihurtu arte. Bai, Lorena Lopez de Lacallek kontrakoa esan bazuen ere, eztabaida zientifikoak aurrera darrai. Ekain honetan, Lurmenek Epaitegian txosten berri bat sartu du. Bere egilea Salamancako Unibertsitatean Filologia Klasikoan eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparrean lizentziatutako Alicia Satué da.
Euskal kultura modernoak badu zulo bat aspalditik, hein handi batean, mitologiarekin eta hizkuntzarekin zerikusia duena. Aipatutako zulo hori betetzen laguntzeko, maiatzaren 25ean Lazkaon Euskararen Jatorriaren VIII. Biltzarra egingo dugu, hizkuntza eta mitologia aurrez aurre jarriz. Egungo gizarte modernoan bakoitza bere bidetik dabil, “mitologia-hizkuntza” banaketa bat bizi dugulako. Baina betidanik eskutik eskura ibili dira, gizarteak eta hizkuntzak (oso modernoak ez badira) “mitologia+hizkuntza” batuketa bizi zen garaietan sortuak eta eraldatuak izan omen zirelarik.
Iruña-Veleiako grafitoak egiazkoak ala faltsuak diren argitzea ez da, jada, gure herriko historia eta euskara historikoa ezagutzeko aukera bat edukitzea ala ez. Askoz gehiago da eta dagoeneko unibertsitate, ikerketa, arkeologia eta hizkuntzalaritzaren maila etiko-zientifikoa ezagutzeko “kotoi proba” bilakatu zaigu.
Gasteizen arrakasta handiz egindako Iruña-Veleiari buruzko I. Nazioarteko Biltzarrak gai hau argitzen laguntza handia eman du, gai hau zientifikoki bideratzeko ezinbestekoak diren hiru arloetan sakondu ondoren: datazioak, kata kontrolatuak eta auditoria arkeologikoak.
Datorren azaroaren 24an, Gasteizko Europa Jauregian, Euskal Herrian azken urteotan izan dugun polemika hau argitzen laguntzeko urrats sendoak emango ditugu. Besteak beste, zientziak eskaintzen dituen eta orain arte jorratu ez diren hiru alderdi goitik behera aztertuko ditugulako: datazioak, kata kontrolatuak eta indusketa lanen auditoriak, eta, horiez gain, eztabaida ahalik eta zabalena.
Datorren azaroaren 24an, Gasteizko Europa Jauregian, Euskal Herrian azken urteotan izan dugun polemika hau argitzen laguntzeko urrats sendoak emango ditugu. Besteak beste, zientziak eskaintzen dituen eta orain arte jorratu ez diren hiru alderdi goitik behera aztertuko ditugulako: datazioak, kata kontrolatuak eta indusketa lanen auditoriak, eta, horiez gain, eztabaida ahalik eta zabalena.
Euskararen Jatorria Elkarteak, beste batzuen artean, Joxemiel Barandiaran izan zuen gogoan Diman izan zen eta etnografia landu duen 7. Biltzarrean. Ikerle honek planteatutako eta geroztik milaka aldiz eztabaidatutako gaiari heldu diogu, argitasun apur bat lortu nahian. Izan ere, tubalistatzat eta azientifikotzat hartu baitute orain ez denbora asko Euskal Herrian izan dugun etnologorik ospetsuena. 10 ikuspuntu aztertu ondoren, aitz erroa paleolito garaikoa izan daitekeela eta Joxemielek asmatu omen zuela ozenki aldarrikatu behar dugu, bere ikerle sena eta izen ona garbitzearren ez bada ere. Gainera, besteak beste, Antonio Tovar, Menendez Pidal edo Arturo Campion ere iritzi berekoak zirela esan beharra dago.