Teknologia albisteak

Asier Sarasua

Erabiltzailearen aurpegia

Eibartik eta euskaraz.

Erabiltzailearen artikuluak

3

Euskarazko hiztegia Kindle irakurgailuentzat, probatzen

2013-10-17 : 18:30

Azkenean badugu hiztegi bat gure irakurgailu elektronikoentzat. Elhuyarrek aurkeztu du aste honetan. Probatu dut eta pozik nago. Duela egun gutxi albiste izan dira Elhuyar eta bere hiztegiak. Hala ere, esango nuke, webgune berriak eta hiztegien edizio berriek erdi-ezkutuan utzi dutela niretzat interesgarriena izan dena: Kindle-rako hiztegi elebiduna ere kaleratu dute. Euskarak zuen hutsune handi bat betetzera datorren baliabide garrantzitsua.

5

Liburu elektronikoak eta paperezkoak

2013-10-07 : 13:26

Urte bete pasatxo Kindlea oparitu zidatenetik,... eta zer nahi duzue esatea. Ez nauela maitemindu. Gauza onak baditu, jakina, baina esango nuke gauza on gehienek ez dutela zerikusi zuzenik irakurketa-prozesuarekin. Irakurtzeko eta disfrutatzeko, nik oraingoz papera nahiago.

Mundua ez da gaur amaituko, baina bai 5000 milioi urte barru

2012-12-21 : 12:37

Lasai, mundua ez da gaur bukatuko. Baina zure poza ez da betirako izango. Izan ere, lurrak ere badauka iraungitze-data, zure izozkailuko yogurrak bezala: 5000 milioi urte barru desagertuko da, eguzkia erraldoi gorri bihurtu eta lurra xurgatuko duenean. Bizitza, hala ere, dexente lehenago desagertuko da. Zer esanik ez gizakia. Baina tira, ez arduratu: gaur ez behintzat. Gaur talo eta txistorra eguna da (kuriosoa: taloa ere maiek asmatu zuten(edo)).  

‹‹ Hurrengoak