Zabaldu+, nazioartekotzea indartzeko dirulagunrza
Zabaldu+ EAEko industria sustapeneko SPRI erakundeak kudeatutako dirulaguntza publikoen programa bat da. Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE), startupen eta enpresa-lankidetzako proiektuen nazioartekotzea sustatzeko itzuli beharrik gabeko laguntza da. 2026an EAEko enpresen nazioarteko presentzia bultzatzeko, merkatu berrietan sartzen laguntzeko eta atzerrian duten posizionamendua indartzeko heñburuak izan ditzzake lagundutako proiektuak.
EMF Mendiak: Euskal mendizaletasunaren tradizioa eta digitalizazioa, elkarrekin gailurrera
EMF Mendiak aplikazio ofizial eta berritua aurkeztu dute Donostian Euskal Mendizale Federazioak (EMF), CodeSyntaxek eta LABORAL Kutxak. 2016az geroztik martxan dagoen aplikazioa da Mendiak APPa, baina orain, aliantza estrategiko honi esker, Euskal Mendizale Federazioaren aplikazio ofizial ere bilakatu da, tradizioa eta teknologia uztartzeko nahia duen aplikazio beterano honetan. Euskal mendizaletasunaren aro berria martxan da.
Eraldaenea: Eraldaketa ekososizalerako formakuntza euskaraz
Kutxa Fundazioak eta zenbait kolaboratzailek 'Eraldenea Partekatu, ikasi, gertutik ekin' formakuntza programa berria abiatu dute, eta zabalik dago bertan izena emateko aukera (urriaren 1a arte). Ekimena 2026ko urriaren 6tik 2027ko martxoaren 13ra bitartean garatuko da, eta hitzaldiak zein bisitak barne hartuko ditu, guztia euskaraz. Eraldaketa ekososizalerako formakuntza gisa aurkezten dute egitasmoa antolatzaileek.
Live Cycling Manager 2026, txirrindularitza talde bat kudeatzeko joko euskalduna
“Live Cycling Manager 2026” txirrindularitza taldeak kudeatzeko bideojokoa kaleratu berri du, Xagu Studios-ek, egoitza Donostian duen bideojokoen estudioak. Kirol-kudeaketarako bideojoko honek txirrindulari-talde profesional baten agindupean jartzen du jokalaria, eta zenbait hizkuntzatan dago, tartean euskaraz.
Europako egitasmoa gaztetxoei sare sozialetako sarbidea murrizteko
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak egitasmo bat aurkeztu zuen joan den astean, Europako Batasunean mugatuta egongo dadin gaztetxoen sarbidea sare sozialetan. Proposamena onartzen bada, 13 urtetik beherakoek guraso, zaintzaile eta irakasleen begiradapean soilik erabili ahal izango dituzte sare sozialak.
Kazetari faltsu eta artifizialak, baina plagiatzaileak
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, oporrak hartu aurretik, astean dexenteko zeresana eman duen webgune bat aipatu dugu: Diario Euskadi puntu eus (irakur bat eta bi). Adimen artifizialeko hedabide faltsu bat, non dena den faltsua, irudia, idazkuntza, kazetariak beraiek artifizialak dira... Dena faltsua salbu eta plagioa. Eta disparate horretatik aldentzeko, trikitixa aplikazio batez ere jardun dugu.
Urmuga Urtanta, Bidasoako muga inguruan uztailaren 25 arte
Musika eta mendia uztartzen dituenUrmuga ekimenak bere zazpigarren edizioa du aurten, eta Urmuga Urtanta izenarekin, Kanariar uharteek eta Euskal Herriak programa partekatuko dute. Migrazioa da Urmuga 2026ren ardatza, eta hortaz Euskal Herrian Frantziako eta Espainiako estatuen artean banatzen duen barne-mugak berebiziko garrantzia du ibilaldi eta kontzertuetara. Gaurdanik dira horiek, uztailaren 25era bitartean.
Datu gehiago Diario Euskadi AA iruzurrari buruz
DiarioEuskadi.eus zer nolako hedabide-iruzurra den albiste honetan argitaratu genuenetik, datu gehiago agertu dira asmatutako kazetariak, AAz plagiatutako edukiak, eta haluzinaziozko irudiak dituen webgune horretaz.
Euskarafobiaren gida eta lantokian euskarafobia salatzeko bidea zabaldu ditu ELAk
Egin planto euskarafobiari leloarekin ELA sindikatuak euskarafobiari aurre egiteko gida edo dekalogo bat argitaratu dum adibideen zerrenda bat, detektatzeko kasuak. "Euskarafobia herritar euskaldunekiko ezinikusia da" definizioarekin hasten da dokumentua. Gida honen argitalpena salaketa-txoko baten irekierarekin bat dator. Jokabide euskarafoboak, "kalean bezala, lantokian ere" salatzeko hemen dago txoko hori. Informazio gehiago ELAk zabaldutako albistean, eta hemen duzue gidaren PDFa bera.
Jurassic Computing (Sam Neill eta Silicon Graphicsen oroimenez)
Sam Neill aktorearen heriotzak eta blog sarrera honek Jurassic Park ekarri digute gogora. 1993ko filmean Neill paleontologo bat izan zen (Alan Grant), dinosauro digital ikusezinei begira txundituta agertzen inpresioa egin ziena garai hartako zinezaleei. Efektu digitalen aldetik mugarri bat izan zen, eta Steven Spielbergen film onenetakoa izaten jarraitzen du. Baina aipatu dugun blog post horrek beste zerbaitetara garamatza: Jurassic Parken agertzen diren ordenagailu eta programetara.