Musika eta mendia uztartzen dituenUrmuga ekimenak bere zazpigarren edizioa du aurten, eta Urmuga Urtanta izenarekin, Kanariar uharteek eta Euskal Herriak programa partekatuko dute. Migrazioa da Urmuga 2026ren ardatza, eta hortaz Euskal Herrian Frantziako eta Espainiako estatuen artean banatzen duen barne-mugak berebiziko garrantzia du ibilaldi eta kontzertuetara. Gaurdanik dira horiek, uztailaren 25era bitartean.
Kontzertuak honakoak izango dira:
• Uztailak 17 (Urruña-Bera): 18:30ean, Ibardingo lepoa eta Manttale mendiaren artean, Herri Kanta kontzertua egingo da. Et Incarnatus Orkestra, Easo Abesbatza eta hainbat herrietako kalean kantuz taldeek parte hartuko dute, Anabel Arraizaren gidaritzapean. Eguraldi txarrarekin ekitaldia Beran ospatuko da.
• Uztailak 18 (Irun): Santiagotarrak Kirol Elkarteak antolatzen duen Bidasoa ibaiaren jaitsierarekin bat egingo du ekimenak. 18:00etan, jaitsieraren hasieran, ekitaldi berezia Amets Arzallusekin; Albaolako Patatxak ere jaitsiera musikatuan parte hartuko du. 20:00etan, paduren aitzinean, Mugarri taldea, Otxo taldea, Jokin Lasa, Odei Barroso, Rogelio Botanz & Percuteras de Garaldea eta Et Incarnatus Orkestra izango dira. Eguraldi txarrarekin Eguzkitza HLHI eskolan egingo da.
• Uztailak 19 (Lesaka-Oiartzun): 19:00etan, Errenga mendian, Aritxulegiko lepotik gertu, Janus Lester, Irune eta Itsaso Elizagoien, Rogelio Botanz, Garazi Esnaola eta Et Incarnatus Orkestra izango dira. Lesakako Irteeran, Lesakako Koruak kontzertua eskainiko du. Eguraldi txarrarekin Oiartzungo Elursoro kiroldegian ospatuko da.
• Uztailak 23 (Baskunsa-Oibar): Oibar herrian kontzertua eta pintxo-potea egingo dira.
• Uztailak 24 (Oibar): Et Incarnatus taldetxoa izango da bertan.
• Uztailak 24 (Artomaña eta Delika, Araba): 12:00etan piano biolin emanaldia egongo da. 18:00etan Et Incarnatus Orkestrak eta Mikel Urdangarinek parte hartuko dute. Kontzertua lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren omenezkoa izango da.
• Uztailak 25 (Urduña, Bizkaia): 18:30ean, La Antiguako Santutegiko Lorategian erromeria kontzertua. Et Incarnatus Orkestrarekin batera, Urduñako txistulari eta trikitilariak, Erauntsi dantza taldea, Lander Txato, Aitor Aspuru, Uxue Kerejeta eta Gorka Hermosa arituko dira. Kepa Junkera ohorezko gonbidatua izango da. Eguraldi txarrarekin herriko frontoian ospatuko da.
Horietara hurbiltzeko ibilbideen informazioa, berriz, Urmuga.eus webgunean duzue.
Erantzun
Sartu