Teknologia albisteak

eneko bidegain

Erabiltzailearen aurpegia

Mondragon Unibertsitateko irakasle, HUHEZI fakultatean, Ikus-entzunezko komunikazioan. Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietako kazetari ohia.

Erabiltzailearen jarduna

Euskaldunen odola, frantses bihurtzeko (Verdungo guduak 100 urte)

2016-03-04 : 17:16

Hiru lagun hil ziren gaurko egunez, Verdungo gudu zelaian, duela ehun urte, 1916ko martxoaren 4an: Cadet Elizalde 22 urteko iholdiarra, Laurent Galkadet 34 urteko ainhoarra eta Jean Sabarots 36 urteko heletarra. Ordurako beste 38 euskaldunek galdu zuten bizia Verdungo gudu zelaietan, 1916ko otsailaren 21ean gudua hasi zenetik. Lehen Mundu Gerra zen, 1914an hasia eta 1918ko azaro arte bukatuko ez zena. Milioika lagun hil ziren, eta horien artean ia 6.000 euskaldun. Haietatik %10 bat Verdungo guduan hil zen; 1916ko apirilean eta maiatzean bakarrik, 300 bat euskaldun hil ziren.