Teknologia albisteak

Umap Euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia

Twitterreko euskarazko jarduna

Erabiltzailearen jarduna

Kontuz! Hasarretzen garenean, euskaldunok txiokatu egiten dugu

2015-04-27 : 16:15

Irudipena izan dugu azken orduetan, Gaizka Garitano futbol entrenatzailearen hizkuntza erabilpenaren kontuagatik, euskarazko txio kopurua biderkatu egin dela Twitterren. Konprobatu dugu eta, bai, halaxe izan da.

UMAP Zeitgeist 2014: iaz Twitterren hizpide izan duguna

2015-01-27 : 12:13

2014a joan zitzaigun, eta 2015a ere hasi da bere martxa hartzen. Bada garaia iazko urtean zehar UMAPen jaso genituen datuei begirada bat botatzeko eta 2014ak euskaldunon artean hizpide izan dituen gai nagusien laburpena egiteko, Twitterren erabilitako traolen bidez. Politika, kultura, aldarrikapenak, ipuinak... denetarik izan genuen Twitterren 2014an zehar. Honatx!

3

Euskararen zentralitate harrigarria munduko hizkuntzen sare-egituraren ikerketa batean

2014-12-22 : 14:49

Massachussets-eko Teknologia Institutuko ikerlari batzuek munduko hizkuntzen gaur egungo "erlazio-sarea" ikertu du, hizkuntzen zentralitate funtzional modernoen mapa bat egiteko. Hiru parametroren arabera egin dute, liburu-itzulpenen indizeak, Wikipediako edukia, eta Twitterreko jardunarena, eta Global Language Network deritzotena marraztu dute.

1

Euskararen egunean, euskararen erabilera %67koa izan zen euskal twitterlarien artean

2014-12-04 : 12:58

Atzoko egunean euskal twitterlariek botatako txioak aztertu ditugu. Guztira 19.254 txio bota zituzten Umapen zerrendatuta dauden 5.100 txiolarien arten. Txio guzti horien artean, %67,6 euskaraz izan zen (gainontzekoak erdaraz, batez ere gaztelaniaz). Gehien erabili zen traola, askogatik, #eusgara izan zen. Egun arrunt batean baino %45 gehiago txiokatu zen, eta euskara-erabilera ere nabarmen hazi zen.

Ipar Euskal Herriko txiolariak

2014-09-17 : 10:20

Titto Betbeder Euskal Irratiak Federazioko arduradunak errepasoa eman dio Umap-eko erabiltzaile ranking-ari (guztiak barik, lehen milakoari erreparatu dio), eta Ipar Euskal Herriko txiolarien azterketa bat egin du bide batez.

Gure Twitterreko profilak jada itxura berria du. Facebook-eko tankera du, bai. Goibururako irudi han...

2014-04-09 : 16:02

Gure Twitterreko profilak jada itxura berria du. Facebook-eko tankera du, bai. Goibururako irudi handi eta adierazgarria aukeratzea komeni da. Arranotxurena ez da oso egokia horizontalki agertzeko, baina aprobarako bat jarri behar zenez...

http://twitter.com/umapeu

‹‹ Hurrengoak