
Aste honetan hasiko da lehendakaritzarako hauteskunde kanpaina. Sare sozialek inoiz baino indar eta zeresan handiagoa izango dute, eta Umapen hautagaien Twitter profilak aztertu ditugu. Zein da txiolariena? Nola eta noiztik darabilte Twitter? Zer hizkuntzatan txiokatzen dute eta zenbat txiokatzen dute euskaraz? Hona hemen daturik nabarmenenak(*).
Iñigo Aranbarri idazleak, Berrian argitaratzen duen bere iritzi-zutabean, agintarien euskara erabileraren gaiari heldu dio. Hizkuntza bizi dadin izeneko zutabean, aipatzen zuen nola Iñigo Urkullu lehendakariak gaztelania lehenesten duen bere Twitterreko profilean. Umapen Twitterreko euskarazko jarduna aztertzen dugu, eta euskal txiolarion euskara-erabilera ere aztertzen dugu. Hiru lehendakari ditugu Twitterren (Iñigo Urkullu, Patxi Lopez eta Juan Jose Ibarretxe). Euren euskara-erabilera neurtu dugu, 2014tik hona idatzi dituzten txio guztiak aztertuta. Hona emaitzak: Ibarretxek %33,9 euskaraz; Urkulluk %24,1; Lopezek %0,4.
Hauteskunde-kanpaina puri-puri dagoela, politikariak bizi-bizi dabiltza sare sozialetan boto bila. Baina zer hizkuntza darabilte horretarako? Politikarien Twitterreko kontuak aztertu ditugu, eta hauexek dira datu nagusiak: