Teknologia albisteak

UDALBILTZA

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra

Erabiltzailearen artikuluak

Pirinioetako 103 udalerrietako egoera ezagutzeko tresna: datuak, mapak, grafikoakā€¦

2014-01-31 : 10:49

Baztan, Orreaga, Burgi, Ezkaroze, Erronkari, Baigorri, Izura, Donibane Garazi, Aldude, Banka, Gamarte, Barkoxe, Larraine, Muskildi... Denera Nafarroa Garaiko, Baxenafarroako eta Zuberoako 103 udalerri hartu ditu Udalbiltzak, tokiko eragileekin elkaranean, Euskal Pirinioetan lan eta bizi ekimenerako, garapen ekonomiko eta soziala erdiesteko asmoz, eta 103 udalerrietako egoera zein den ikusteko tresna sortu dugu, Gaindegiarekin batera (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia): Euskal Herriari Begira - Pirinioak.

1

Igeldo, ongi etorri Euskal Herriko mapara

2013-12-19 : 12:39

Igeldo atzotik da ofizialki herria, eta Udalbiltzak Durangoko Azokarako ateratako mapa-posterra egokitu, eta atzo bertan txertatu zuen Igeldo, argazkian edo udalbiltza.info-n ikus daitekeen bezala. Posterreko testua ere egokitu dugu, orain Euskal Herriko udalerriak 686 direla esanez.
iggeldo

2

Erabaki eskubidea

2013-10-02 : 14:06

Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak Euskal Erakundeak. Erabaki Eskubidea gaiari buruz hitzaldia eman du Iruñean, Aralarren Ezkerraberri fundazioak antolatutako saioan. 22 orrialdeko dokumentuaren laburpen bat dago ondoren –hitzaldi osoaren PDFa hemen–.

Tokiko garapena, kontzientzia kolektiboa

2013-07-25 : 11:16

Euskal Herria nazio bat da, baina ez du estaturik, eta desegituratuko herri bat da. Indarrean dauden ordenamendu juridikoek gure lurraldea eta herritarrak bereizten dituzte. Horrek Euskal Herriaren desorekak eta nazio garapenerako trabak eragiten ditu. (Sabin Kortabitarteren artikulua [Udalbiltzaren Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoaren aditu sareko kidea)

Udalbiltza, sarearen bidez ere nazioa egiten

2013-07-15 : 18:35

Udalbiltza.info weba osatu egin dugu azken egunetan, eta, besteak beste, Euskal Herriko udalerri guztien (685) informazio xehetua ipini dugu irakurgai. Beste berrikuntza bat: edonork du Udalbiltzari ekarpena egiteko aukera.