Meta erraldoi teknologikoak 11.8 miliar dolar ordainduko ditu nerabeei egindako kalteengatik. Erabilpeneko neurri murriztaileak ere hartuko ditu, eta beste 5.3 miliar gehigarri ere ordainduko ditu baldin eta TikTok-ek eta Youtubek kopuru bera eta neurri bertsuak hartzen badituzte. Epaiketa bidean zegoen Meta (Facebook, Instagram, Threads eta Whatsapp-en jabea), baina neurri hauek ez dira epaiaren ondorioa, aldez aurretiko akordio itundu bategatik baizik.
Auzia AEBetako hainbat estatutako fiskaltzek planteatu zuten, eta epaiketa hasi aurretik ebatzi da. Diru ordainketa 17.1 miliarrekoa izango dela irakurri dugu hortik, baina baieztatua 11.8 milioi dira, hamar urtetan ordaintzen joateko (fiskaltza bakoitzak ikusi beharko du kaltetuei nola helarazi). Beste 5.3 milioi baldintzazkoak dira, Youtube eta TikTok berdintsu inplikatzekotan. Hau Metak berak azaldu du idazki honetan, izenburuan esaldi ezin hipokritago hau aipatuz: "Calling on TikTok and YouTube to Join Us in Supporting Teens", Dei egiten diegu TikTok eta Youtuberi gurekin bat egiteko, nerabeen alde egiteko. Aurpegia behar da, toxizitatearen negozioan egonda, "nerabeen alde" zaudela esateko.
Ze hain zuzen ere, toxizitatea da dirua egiteko makina sare hauetan. Sustatun azaldu genuen txosten honetan TikTok eta Youtube aztertu dituzte bereziki, baina Facebook eta Instagram gauza bera dira, akordioaren neurriek azaltzen dutenez. Eta Metaren kasuan, gainera, Trumpen bigarren agintalditik, espreski transfobiari eta beste bazterkeria batzuei bidea erraztuz, gainera. Lehenagora bilduz begirada, 2021eko albiste bat, Metaren funtzionamendu toxikoa azaltzen zuena.
Oraingoari dagokionez, diru ordainketaz aparte, beste neurri hauek ezarriko omen ditu Metak (albiste honetatik aterata puntuak):
Ulertu behar duguna zera da: Metak ere badaki produktu toxikoak kudeatzen dituela, eta akordioan TikTok eta Youtube aipatzen direlarik, horiek ere toxikoak direla nerabeentzat. Erabilpen murrizketa adostuek horixe bera azpimarratzen dute. Toxikoa dela saltzen dutena. Kontua da ea denok konturatzen garen hori hala dela, erabiltzaileak, eta gurpila elikatzen duten / dugun eduki sortzaileak. Sustatun aipatu izan den bezala, euskaldunen eta Euskal Herriko hedabide nagusia, 2026 honetan, Instagram da, Metaren produktu bat, eta hortaz jakin behar genuke hemen zerekin ari garen jokatzen.
Erantzun
Sartu