103 udalerrietako datuak, mapak edota grafikoak daude, eta udalerrien arteko alderaketak egin daitezke –baita Euskal Herriko beste udalerriekin ere–. Deskargak egiteko aukerarik bada. Euskaraz, espainolez eta frantsesez osatu dugu.
Udalbiltza.info-ko Euskal Herriari Begira atariaren tokiko –Pirinioetako– bertsioa da. Udalbiltza iazko martxoan berrantolatu zenetik dago martxan Euskal Herriari Begira. Euskal Herriko instituzioak sortze beretik du helburu gure Herria zertan den jakin eta ezagutzera ematea, oinarrizko datuak eta diagnostiko zehatzak jakinaraziz.
Gure asmoa nazio eraikuntzarako behatokia sortzea da: Euskal Herriaren egoera aztertzeko eta gogoeta egiteko, diagnostikoa iraunkorki osatzeko, proposamenak luzatzeko, artikulazio lana egiteko... Behatokia eratzeko bidean, Euskal Herriari Begira ataria sortua dugu, Gaindegiarekin elkarlanean egina.
Azken Durangoko Azokan Euskal Herriari Begira-ri buruz emandako hitzaldiaren bideoa. Eta albistea
Erantzun
Sartu