Sustatu logoa Teknologia albisteak

Igeldo, ongi etorri Euskal Herriko mapara

udalbiltza
2013-12-19 12:39

Igeldo atzotik da ofizialki herria, eta Udalbiltzak Durangoko Azokarako ateratako mapa-posterra egokitu, eta atzo bertan txertatu zuen Igeldo, argazkian edo udalbiltza.info-n ikus daitekeen bezala. Posterreko testua ere egokitu dugu, orain Euskal Herriko udalerriak 686 direla esanez.
iggeldo

iigeldo

Gure webean den udalerrien zerrendan ere jarri dugu Igeldo, 'i' letran, momentuko datu batzuekin.

Udalbiltzak goretsi egin du prozesua. "Borondate demokratikoaren garaipena izan da". Oharra.




Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu