Maiatzaren 3an urte bete egin zuen TTiKLiK! ELKARGUNEA martxan jarri genuenetik. Egun horretan genioen bezala (ikus Iritsi da eguna):
0-12 urteko umeen gurasoei zuzendutako esparru bat. #crianza #apego #maternidad #salud #nutricion #vidaSana #terapiasNaturales
(2014ko Uztailaren 18an Goiberrin argitaratua) Gaurkoan gertutik bizi izan dudan gai baten inguruan hitz egin nahiko nuke. Gertutik esatean, 20 urtetan zehar nirekin eraman dudan egoera batez ari naiz; eraman dudan eta tentuz ibiltzen ez banaiz bueltatu daitekeen gaixotasun batez. Ez da erraza gai honetaz hitz egitea, gaixo gaudenok ezkutatu egiten dugulako eta inguruan daudenak erabat galduta sentiarazten dituelako.
TTK-mundura: Zertarako elkartu gara TTiKLiK!ELKARGUNEA eta BERGARAKO GAZTETXEA? Ekainaren 18, asteazkena 18:00etan TTiKLiK! ELKARGUNEko kideek adimen emozionala lantzeko tailerra eskainiko dugu, Bergarako Gaztetxearen 14. urteurreneko ospakizunen barruan, antzerkia eta jolasa uztartuz.
Tripa-Zorri programa: Elikadura Emozionala
Iker Markinez (KUKO jatetxea) eta Beatriz Ezeiza, Itxaro Mendizabalekin (TTiKLiK! ELKARGUNEA)
Tripa-Zorri programa: gluten gabe
Iker Markinez (KUKO jatetxea) eta Iban MAte (ERREKA jatetxea)
Maiatzaren 3an urte bete egin zuen TTiKLiK! ELKARGUNEA martxan jarri genuenetik. Egun horretan genioen bezala (ikus Iritsi da eguna):
Gure haurrek proteinak jateko beste modu bat, #tripa-zorri saioaren 6.emanaldian. Iker Markinez eta Itxaro Mendizabal.
Dagoeneko sarean dira #tripazorri programaren aurreneko bost saioak. Elkarlanean egindako proiektu eder bat duzue hau, Goierri Telebista (http://www.gitb.info/) , Ordiziako D'elikatuz zentroa (http://www.delikatuz.com/), Lur Denok (http://www.lurdenok.com/), Iker Markinez sukaldaria (KUKO jatetxea, Ormaiztegi) eta TTiKLiK! ELKARGUNEAren artean (www.ttiklik.com).
TTiKLiK! ELKARGUNEA berezia denez, oraingoan ere udaberriko oporretarako haur-tailer bereziak antolatu ditu: Iker Markinez sukaldaria, Maite Franko ipuin kontalaria bezalako lagunak izango ditugu gurekin beste profesional handi batzuen ondoan. Zer prestatu dugun jakin nahi? (Ttiklik ekimenak Beasainen egiten du lan, Gipuzkoan)
Bikien/hirukien guraso zara? Zure esperientzia beste bikien/hirukien gurasoekin elkarbanatu nahi duzu? TTiKLiK! ELKARGUNEAn zu bezalako gurasoekin solasaldi irekia antolatu dugu. Apirilak 5, goizeko 11:00tan.
Beasainen larunbat honetan GURASO eta HEZITZAILEEN beharrei erantzunez, TTiKLiK! ELKARGUNEAren eskutik I. HITZALDI SORTA “GURE OSASUNA ERAIKITZEN” antolatu da. Etorri nahi duen orori, DOHAINIK, profesional hauek eskaintzeko dutena jasotzeko aukera eman nahi diegu. Galdu ezinezko aukera duzue honakoa.
“Badira mila gauza buruan bueltaka ditudanak, mila eta bat agian… ez dakit gutun batean denak kabituko ote zaizkidan, baina saiatuko naiz. Ondo baitakit, barruan ditudan mila eta bat gauza horiek ateratzen ez baditut ez dudala nire barruan bakerik izango.”
I. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA. ‘GURASOEI GUTUNA’ ren irabazlea. Gaztetxoen kategorian.
Gaur egun guraso direnetatik, edo guraso bidean daudenetatik oso gutxi egongo dira pediatra honen libururen bat irakurri ez dutenik.
Gurasoek haurren beharrei erreparatu behar dietela irizten dio, horiek sentitzen eta eskatzen dutenari so eginez. Baztertu egiten du zigorra, haurrei jokabide egokia azaldu behar zaielakoan.
TTiKLiK!en lagun haundi batek (ez tamainan ...), gutun zoragarri hau helarazi digu. Bere ikasle batek klaseko lanketa batean egindakoa. Gu oso zoriontsu egin gaitu eta zuekin elkarbanatu nahiko genuke. Mila esker Ixi!
Aurtengo irailaren 29an, 15 urte beteko dira gurasoak galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, aurreneko aldiz, I. TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu.
Goierriko enpresa ekimen berrien XVI. sari banaketa egin zuten atzo Goiekiren egoitzan. Ekimen berriko lehenengo saria TTiKLiK!ELKARGUNEAko sustatzaile den Itxaro Mendizabalentzat izan da. Web gunetik harago, errealitate egin du Mendizabalek TTiKLiK!ELKARGUNEA Beasainen.
Zure alaba edo semearentzako udaleku desberdin batzuk nahi dituzu? Beran emozioak landu, komunikazio ez-bortitza erabiliz goxatu eta yoga ikasteko aukera izango dutena? Jangela zerbitzuarekin batera, gurasoek umeekin bazkaltzeko aukera izango duten toki baten bila zabiltz? Hau da orduan zure aukera: TTiKLiK!ELKARGUNEAk udaleku bereziak antolatu ditu.
Maiatzak 7an Beasainen ireki berri den TTiKLiK!ELKARGUNEAn, ‘Txikibiltariak’ ekimenaren aurkezpena burutu zen. Ekimen hau, IBILBIDEAK(http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/), Eusko Jaurlaritzak bultzatutako egitasmo baten parte da.
2013 urterako egutegi polit bat prestatu dugu, Lorena Martinez Oronoz, gure kolaboratzaile berriak egin digun lan polit bat oinarri hartuz.