Sustatu logoa Teknologia albisteak

Udaleku desberdinak TTiKLiK!Elkargunearen eskutik

itxaro ttiklik
2013-05-10 09:48

TTiKLiK!ELKARGUNEAk udaleku berezi zein interesgarriak antolatu ditu aurtengo udarako. Udaleku hauek berrikuntza asko dituzte, batez ere gure haurren ongizatea hartzen dutelako kontutan. Baina eskaintzen den aukera politena, gurasoen partehartzea da. Gurasoak nahi dutenean, eta nahi duten moduan udaleku hauen parte izan daitezke.

Jangela zerbitzua eskaintzen da (ekologikoa eta osasuntsua) eta jangelara gurasoek ere etortzeko aukera izango dute. Honela, familia, lagun artean bazkaldu eta arratsaldea ere honala psatzeko aukera izango dugu.

  • Ekaineko azkeneko astea eta uztaila.
  • 3 aste edo 5 asteko moduluak.
  • 12-15 ume.
  • 2006-2009 adin tartea.
  • 9:00tatik 12:30etara edo 14:30etara, bazkariarekin.

Lekua erreserbatzeko formulario bat jarri dugu martxan, taldea osatzen joatea da gure asmoa; plaza mugatuak direnez, erreserbak egin ahala lekuak okupatzen joango gara. Maiatzaren 25era arte jarriko dugu apuntatze denbora. Informazio gehiago jaso nahiko bazenute, tarifak, ordutegia…idatzi info@ttiklik.comhelbidera. Beste aldean beti egongo da erantzuna emateko norbait :o )

http://www.ttiklik.com/elkargunea/baliabideak/udalekuak-izen-ematea/

Hau da gure plangintzaren adibide bat. 

  • Astelehenetan KONTINENTEAK izango ditugu gai bezala.
  • Astearte eta ostegunetan, antzerki bidez sentimendu bat landuko da eguneko eta ordu beteko YOGA klasea jasoko dute haurrek: POZA, BELDURRA, TRISTURA, HASERREA, KONFIDANTZA, MINA, MAITASUNA, FRUSTRAZIOA, ILUSIOA eta LAGUNTASUNA
  • Asteazkenetan ZENTZUMENAK landuko dira eta
  • Ostiraletan LANBIDEAK

INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.ttiklik.com/ttiklik-elkargunea-udalekuak/

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu