Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ttiklik, idazlan laburren lehiaketa

itxaro ttiklik
2013-08-27 18:13
Aurtengo irailaren 29an, 15 urte beteko dira gurasoak galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, aurreneko aldiz, I. TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu.

 

beraiek

Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain gaztetxo, 'gurasoei gutuna' lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean idaztera.

Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motako idazlana izan daiteke.

Ikus: OINARRIAK

Mila esker, eta animatu parte hartzera!

TTiKLiK!TALDEA

** Sarietarako ekimen honetan laguntzeko prest egongo liratekeen entitateak animatu nahi genituzke, edozein aportazio ongi-etorria izango da**

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu