Teknologia albisteak

2013.urterako egutegia dohainik eskuratzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia
2012-12-04 : 08:01

2013 urterako egutegi polit bat prestatu dugu, Lorena Martinez Oronoz, gure kolaboratzaile berriak egin digun lan polit bat oinarri hartuz. 

TTiKLiK! proiektua poliki-poliki aurrera doa. Irabazi asmo gabeko proiektu honek, urtea bete duen aste honetan beste ekimen polit bat jarri du martxan. 

Proiektu honetan kolaboratzaileek daukaten pixua geroz eta handiagoa izatea nahi dugunez, oraingoan egutegi bat prestatu dugu, gure kolaboratzaile berri den Lorena Martinez Oronoz ilustratzailearen eskutik.

Web gunean daukazue emaitza; 2013rako ilargi-egutegi eder eta txukun bat, etxean bertan inprimatu dezakezutena.

Berriz ere eskerrik asko proiektu hau jarraitzen duzuen guztiori!

TTiKLiK! taldea
www.ttiklik.com

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago