Teknologia albisteak

Udaberriko oporrak 2014 Beasainen

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-24 : 11:42
TTiKLiK! ELKARGUNEA berezia denez, oraingoan ere udaberriko oporretarako haur-tailer bereziak antolatu ditu: Iker Markinez sukaldaria, Maite Franko ipuin kontalaria bezalako lagunak izango ditugu gurekin beste profesional handi batzuen ondoan. Zer prestatu dugun jakin nahi? (Ttiklik ekimenak Beasainen egiten du lan, Gipuzkoan)

Udaberriko oporrak 2014

 

2014ko UDABERRIKO OPORRETARAKO gure ttikientzako tailer berezi batzuk antolatu ditugu.

NOIZ: apirilak 14,15,16,22,23,24,25

ORDUTEGIA: 10:00-12:30 (zaintza aukera 9:00-10:00)

ADINA: 5-8 urte (2009, 2008, 2007, 2006, 2005 urteetan jaiotakoak)  

LEKUA: TTiKLiK! ELKARGUNEA, Zelaeta Berri Plaza 3, Beasain (Gipuzkoa)

http://www.ttiklik.com/blog/2014/03/10/udaberriko-oporrak-2014/ 

PROGRAMA

  • Astelehena 14: DANTZA-JOLASA

Helburua: ALAITASUNA, SORMENA eta TALDEAREKIKO ERLAZIOA bezalako bertuteak indartu eta azaleratzea.

Tailerra: Alaitz Eguren Urrestarazu, aktorea eta dantzaria

 

  • Asteartea 15: KONTU-KONTARI, KONTU-JOSTARI

IPUINAK gurekin jolasten dira, ezkutaketara, harrapaketara….; eta behin harrapatu gaituztela Bazenbehingo zelaira eramaten gaituzte, dena posible den lekura, bertan ere haiekin JOLASgaitezen!

Tailerra: Maite Franko, ipuin kontalaria

 

  • Asteazkena 16: SUKALDARI TXIKIAK

LANKIDETZA, SORMENA eta OSASUNA denak batera, primerako irakaslearekin.

Tailerra: Iker Markinez, sukaldaria

 

  • Asteartea 22: IPUINAREN EGUNA

Ipuinen bidez, TXOTXONGILOak sortzea eta antzeztea. SORMENA ETA ANTZERKIA.

Tailerra: Nahia Alkorta Elezgarai, antzerki irakaslea, idazlea

 

  • Asteazkena 23: ADIMEN EMOZIONALA: EMOZIOEKIN JOLASTEN

Haurrei beraien EMOZIOAK identifikatu eta kudeatzen lagunduko diegu, JOLASA tresna bezala erabiliz.

Tailerra: Aintzane Irizar, hezitzailea psikologia ikasketak

 

  • Osteguna 24: JOSTEN ETA SORTZEN

ESKULANAK, SORMENA eskuekin gauzak sortzearen gozamena.

Tailerra: Irati Otamendi, etorkizuna prestatzen (laboresotea)

 

  • Ostirala 25: BELDURRAK KUDEATZEKO TAILER SORTZAILE-EMOZIONALA

Giro atsegin batean, BELDURRAk kudeatzeko TRESNAk sortuko ditugu.

Tailerra: Tamara Arroyo Ramada, psikologoa

 

**Tailerrak ordu betetik bi orduko iraupena izango dute, gaiaren arabera.  Haurrak TTiKLiK! ELKARGUNEAn 10:00-12:30etara izango dira.9:00-10:00 zaintza aukera. Egun guztietan beraiekin hezitzaile bat egongo da eta  tailerrez aparte eskulanak eta sormena landuko dituzte.

DOKUMENTUA: informazio orria

Izen emateak: http://www.ttiklik.com/elkargunea/apirileko-tailerrak-2014/

Erantzun

Sartu