Datorren larunbatean, hilak 4, goizeko 10:30ak eta 12:00ak artean, Tolosako Zerkausi azpian arraun klubak duen gunean, Sormenetik egitasmoaren 3. ekimena egingo da. Oraingoan, Benito Lertxundi izango da gonbidatu berezia. Bere ibilbidea eta euskal kulturgintza ardatz, Juantxo Zeberiok, Naroa Anabitartek eta Imanol Artolak elkarrizketatu egingo dute.
Dani Fano eta Adur Larrea komikilariak eta Jon Maia eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariak bat-batean ariko dira azaroaren 27an Tolosako Lizardi elkartean. Bertsoak eta irrimarrak nahastuko dira umorea nagusi izango den afarian.
Galtzaundi euskara elkarteak, Ibarrako Udalaren laguntzaz, Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketaren 8. edizioa antolatu du. 16 urtetik gorakoen, 12-16 urte artekoen eta 12 urtetik beherakoen artean sari ugari eta potoloak banatuko dira: 1.400 euro dirutan, afariak, opari-txekeak, marrazketarako materialak, komiki bildumak... eta, Xabiroi aldizkariko urtebeteko harpidetzak!
Euskara, kultura eta azoka uztartzea helburu dituen Sormenetik ekimena egingo da bihar larunbata, hilak 26, 11:30ean Tolosako azoka egiten den Zerkausi azpian arraun klubak duen gunean. Elkarrizketa eta zuzeneko emanaldiak egingo dira. Hausnartzeko eta gozatzeko aukera izango da. Poesia, trikitixa eta gitarra hotsak nahastuko dira. Izan ere, esparru ezberdinen, kultur espresio ezberdinen eta kultur eragileen eta herritarren arteko harremantzea ere badu helburu aipatu ekimenak.
atorren larunbatean, martxoak 21, azoka, euskara eta kultura uztartuko dituen Sormenetik ekimena egingo da Tolosan. Goizetik eguerdira arte luzatuko da:
“Non dugu iparra?” lelopean bi hitzaldi antolatu ditu Galtzaundi euskara elkarteak martxorako Tolosan. Tolosa eta Uztaritzeren arteko senidetzea, Nafarroaren eguna, Herri Urrats… tartean, euskararen herriko sareak indartzeko baliagarri izatea nahiko lukete antolatzaileek. Helburu horrekin, ondoko ekimenak egingo dira: Gaur osteguna hilak 5, 19etan, Kike Amonarrizen eta Pantzo Hirigarairen hitzaldia; martxoaren 26an, berriz, Xan Aire Seaskako Euskaraz Bizi egitasmoko koordinatzailearen hitzaldia.
Ibarrako Udalaren laguntzarekin, Galtzaundi euskara elkarteak VII. Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketa antolatu du. Euskarazko komikigintza sustatzea du helburu aipatu egitasmoak eta, urtero bezala, hamarnaka komiki jasoko dituztenaren esperoan dira antolatzaileak. Ondoko lerroetan irakurri ahal izango duzuenez, sari potoloak irabazi ahalko dituzte parte hartzaileek. Horretarako, ordea, ondoko epaimahaikoak euren lanak nabarmendu beharko ditu: