atorren larunbatean, martxoak 21, azoka, euskara eta kultura uztartuko dituen Sormenetik ekimena egingo da Tolosan. Goizetik eguerdira arte luzatuko da:
Tolosa eta Uztaritzeren arteko senidetzea dela-eta, hainbat uztariztar etorriko dira Tolosara eta, 10:00ak eta 11:00k artean, Tolosako azoka ezagutzeko tourra egingo da. Azokaren historia ezagutzeko, baserritarrekin egoteko… aukera izango dute.
11:00etatik aurrera, hainbat ekimen egingo dira Zerkausi azpiko Tolosaldeko Arraun Klubaren gunean:
Euskalgintzan, kulturgintzan eta azokaren bueltan lanean ari diren hainbat lagunek elkarlanean garatutako ekimena da ondokoa. Martxoaren 21ean Korrika Tolosatik pasako delako egun horretan eta Korrika Kulturalaren barruan egitea erabaki dute.
Helburuak, berriz, ezberdinak dira. Batetik, Tolosako kale erabilera neurketek adierazten dutenez, euskara indartsuen larunbateroko azokaren bueltan dago eta ekimen honen bitartez euskara indartsuen dagoen guneari hauspo berria eman asmo zaio. Bestetik, kultur espresio ezberdinak gune berean batu asmo dira, kultur hausnarketarako eta heziketarako gune bilakatu eta bateko eta besteko herritarrak eta kultur espresioak ezagutzera emateko. Lapikofest jaialdia ere aurkeztuko da eta, horrenbestez, elkarlanean Tolosan egiten den ekimeneko antolatzaileek herritarren ekarpenak jasotzeko aukera izango dute. Azokaren bueltan eta azokako produktuak jateko eta edateko aukerarekin, azoka bera ere herritartu asmo da, belaunaldi berriak… azokara erakartzeko helburuarekin. Azkenik, bertaratutakoen arteko harremanak sortuz ekimen berrien inspirazio gune izateko helburua ere badu.
Finean, beraz, saretuz, azokak, euskarak eta kulturgintzak irabaztea dute helburu antolatzaileek.
Erantzun
Sartu