
Atzerrian lanean ari diren diplomatiko estatubatuarrek hizkuntza-eskolak jasotzen dituzte harrera-herrialdean. Eskola horiek Estatu Batuetako Foreign Service Institutuak (FSI) kudeatzen ditu, eta bertan jasotako datuekin ondorengo mapa egin dute. Mapa honek adierazten du, ingeles hiztun batek zenbat ordu/aste behar dituen atzerriko hizkuntza bat menderatzeko (S3 maila, Professional Speaking and Reading). Maila ertain-altua, alegia. Diplomatiko estatubatuar batek 600 ordu nahikoa ditu gaztelania, italiera edo errumaniera ikasteko; 900 ordu swahilia ikasteko; 1.100 ordu errusiera edo suomierarentzako; 2.000tik gora arabiera edo japoniera menderatzeko. Zoritxarrez, euskara "unclassified" atalean azaltzen da. Non legoke? Garbi dagoena da, 2 urte nahikoa izan daitezkeela munduko edozein hizkuntza, baita ezberdinena ere, menderatzeko; horretara buru-belarri jarriz gero, behintzat.
James Bonden pelikula baten hasiera dirudi, baina ez da fikzioa, ez dira efektu bereziak. Bi saltalari ezagunek egin dute, Fred Fugen eta Vince Reffetek. Jungfrau mendi tontorretik (Suitza) egin dute jauzi, euren jantzi hegalariarekin, eta hegan zihoan hegazkin baten barruraino sartu dira, airean bertan, 135 km/h-ko abiaduran. Pelikula batean ikusiko bagenu, Daniel Craigek edo Tom Cruisek eginda, esango genuke, "bai zera! hori ezin da egin!".
Aurreko ostiralean EH Bilduk EAEko EAJri eta Elkarrekin Podemosi proposamen berria egin zien, bizi dugun inboluzio demokratikoa gainditze aldera. EH Bilduk proposamena hiru oinarri gainean egin ditu: burujabetza, berdintasun soziala, eta bake eta bizikidetza. Badakit asmatzea zaila dela, baina behar beharrezkoa jotzen dut, herrietan honen gainean hitz egiteko espazioak zabaltzea, ea gaitasuna dugun mahai gainean ditugun proposamen horiekin hitzetatik ekintzetara pasatzeko.