Teknologia albisteak

Jungfrau mendi tontorretik jauzi egin eta hegazkin baten barruraino (sic) hegan egin [BIDEOA]

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-11-29 : 09:33

James Bonden pelikula baten hasiera dirudi, baina ez da fikzioa, ez dira efektu bereziak. Bi saltalari ezagunek egin dute, Fred Fugen eta Vince Reffetek. Jungfrau mendi tontorretik (Suitza) egin dute jauzi, euren jantzi hegalariarekin, eta hegan zihoan hegazkin baten barruraino sartu dira, airean bertan, 135 km/h-ko abiaduran. Pelikula batean ikusiko bagenu, Daniel Craigek edo Tom Cruisek eginda, esango genuke, "bai zera! hori ezin da egin!".

Mendi tontorretik jauzi egin, 150 km/h-ko abiaduran hegan egin pare bat minutuz, eta hegazkin txiki baten atakatik sartu. Pelikuletan bezala. Ez da izan horrelako zeozer egin den lehen aldia, 1997an ere lortu baitzuen Patrick de Gayardon saltalariak (BASE jauzien aitzindarietako bat, 1998ko jauzi batean hila). Hainbat hilabetetako entrenamenduak izan dira, pare bat sahiets ere apurtu dira bidean,... RedBullen webgunean kontatzen dute. Emaitza, honako hauxe. Pelikuletako "fantasmada" horietakoa.

 

B.A.S.E. jauzia

BASE jauzia paraxutismoaren aldaera da, hegazkin txiki baten ordez leku finko batetik jauztean datzana. BASE ingelesezko akronimo bat da, muturreko kirol hau egiteko lau leku aproposak biltzen dituena:

  • Building - Eraikin.
  • Antenna - Antena.
  • Span - Zubi.
  • Earth - Lurra.

Hitza Carl Boenish estatubatuar jauzilari eta zuzendariak asmatu zuen, 1978an El Capitan egituran egiten zituzten lehenengo jauziak grabatzerakoan (Wikipediatik jasoa).

 

...............

Argazkia eta bideoan: RedBull.

Erantzun

Sartu