
Atzerrian lanean ari diren diplomatiko estatubatuarrek hizkuntza-eskolak jasotzen dituzte harrera-herrialdean. Eskola horiek Estatu Batuetako Foreign Service Institutuak (FSI) kudeatzen ditu, eta bertan jasotako datuekin ondorengo mapa egin dute. Mapa honek adierazten du, ingeles hiztun batek zenbat ordu/aste behar dituen atzerriko hizkuntza bat menderatzeko (S3 maila, Professional Speaking and Reading). Maila ertain-altua, alegia. Diplomatiko estatubatuar batek 600 ordu nahikoa ditu gaztelania, italiera edo errumaniera ikasteko; 900 ordu swahilia ikasteko; 1.100 ordu errusiera edo suomierarentzako; 2.000tik gora arabiera edo japoniera menderatzeko. Zoritxarrez, euskara "unclassified" atalean azaltzen da. Non legoke? Garbi dagoena da, 2 urte nahikoa izan daitezkeela munduko edozein hizkuntza, baita ezberdinena ere, menderatzeko; horretara buru-belarri jarriz gero, behintzat.