
Joan zen azaroaren 18an espazioratu zuten VIIRS (Visible Infrared Imaging Radiometer Suite) izeneko tramankulua. Funtsean, argazki-kamera erraldoi bat da, zeinek zehaztasun handiko milioika argazki aterako dituen espaziotik klima-aldaketaren eraginak monitorizatzeko. Espektro infragorrian eta ikusgaian aterako ditu argazkiok, besteak beste itsasoaren eta atmosferaren tenperatura neurtzeko, izotza eta ura nola mugitzen diren ikuskatzeko eta lurrazaleko landaretzaren estaldura aztertzeko.