
Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko hiru ikaslek (Sara Anton, Eneritz Arizmendiarrieta eta Nagore Osa) Crowdfunfing kanpaina bat jarri dute martxan aurtengo abendauan. Vidas en + izenarekin, Indian, Indore izeneko herrialde batean HIESa duten emakumeen komunitate bat dago eta bertan emakume hauei bizitza duin bat izateko erramintaz dotatzea du helburu.
Next Station plataformak euskal sortzaileak bilatzen ditu euskaraz eta 4K teknologian lehen serie digitala sortzeko. Deialdia edozeini zuzendua da. Horretarako, proposamenaren bideo bat bidali behar da 2017ko abenduaren 15eko berantenaz. Irabazleak, besteak beste Euskal Telebistak hedatuko duen serie bat filmatzeko aukera izanen du.
Zenda argitaletxeak lehen aldiz antolatu du euskarazko ipuin laburren lehiaketa, Iberdrolaren babesarekin. Irabazlearentzako saria 2.000 eurokoa izango da, eta finalistarentzat, 1.000 eurokoa. Epaimahaian Ana Malagón, Iban Zaldua, June Fernández, Katixa Agirre, Ander Izagirre, Jon Kortazar eta Mikel Urkiaga egongo dira. Parte hartzeko epea abenduaren 10ean amaituko da, gauerdian.