Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

13 urteko blogintzaren kronika digitala

Sustatu
2017-12-08 : 12:01

2004ko euskararen egunean ireki zuen Patxi Gaztelumendik bere bloga. Orduz geroztik hainbat gai landu ditu bertan: irratigintza eta komunikazioa, literatura eta telebista, auzolana eta batailak, hedabideak eta teknologia berriak... 13 urte bete ditu blogak eta urte guzti hauen kronika digitala egin du Gaztelumendik. Software librea, teknologia berriak, euskara eta sarea ardatz. Hona ekarri dugu laburpena, CC lizentzia libreari esker.

Munduko 25 tokirik erakargarrienak bidaiatzeko

Sustatu
2017-12-07 : 09:56

Bidaien inguruko webgunerik ezagun eta arrakastatsuenetakoa da Tripadvisor.com. Milioika erabiltzailek darabilte euren bidaiak antolatzeko. Bada, erabiltzaile horiek iritzi eta iruzkinak kontuan hartuta, Travelers' Choice 2017 lehiaketako irabazleak argitaratu ditu oraintsuan. Besteak beste, munduko 25 hiririk (edo ingururik) erakargarrienak zeintzuk diren, edo munduko 25 hondartzarik ederrenak zeintzuk diren. Azken zerrenda horretan euskaldunok badugu ordezkaririk, Donostiako Kontxa agertzen baita munduko seigarren hondartzarik ederrenaren tokian, eta Biarrizkoa pixkat atzerago, 18. lekuan. Eta bai, lasai egon: munduko jatetxe gomendagarrienen zerrendan ere badugu ordezkaririk, nola ez ba! ;) 

2017ko urakan-denboraldiaren laburpena: "izugarri aktiboa" eta ezohikoa

Sustatu
2017-12-07 : 16:20

Azaroa amaitzearekin batera itxi da urakanen denboraldia, azaroaren 30ean bukatzen baita ofizialki (ekainaren 1ean hasi eta azaroaren 30ean buka). NASAk laburpen txiki bat egin du, eta aurtengoa "izugarri aktiboa" izan dela ondorioztatu du. Irudian agertzen den moduan, ia-ia izen barik ere geratu dira ;)

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››