Teknologia albisteak

Indiako emakume HIESdunen aldeko ikasle batzuen crowdfunding-a

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-12-06 : 15:56

Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko hiru ikaslek (Sara Anton, Eneritz Arizmendiarrieta eta Nagore Osa) Crowdfunfing kanpaina bat jarri dute martxan aurtengo abendauan. Vidas en + izenarekin, Indian, Indore izeneko herrialde batean HIESa duten emakumeen komunitate bat dago eta bertan emakume hauei bizitza duin bat izateko erramintaz dotatzea du helburu.

 

Honela azaltzen dute Facebook-eko beraien orrialdean:

"Zergatik? HIESa zientifikoki arrakastatsua izan arren, sozialki porrot bat da. Gure gizartean gaur egun HIESarekin bizitzea posible izan arren, hainbat herrialdetan, ia ezinezkoa bihurtzen da eta gehiago emakume izanik.

Komunitate honen inpaktua handitzeko eta emakume gehiagori beharrezko erramintak eskeini ahal izateko finantziazio beharra dute eta horretarako sortu da Vidas en Positivo, emakumeon indarraz eta loturaz baliatu eta Indiako emakumeenganako elkartasuna erakusteko.

Horregatik crowdfunding bat sortu dugu, finantziazio kolektibo bat, edozein pertsonak parte hartu dezakeena , bakoitzak ahal duen neurrian kolaboratzen."

Bideo hau ere prestatu dute:

Informazio gehiago: Naiz / Baleike

Aportazioak egiteko: Goteo.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago