Teknologia albisteak

Munduko 25 tokirik erakargarrienak bidaiatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-12-07 : 09:56

Bidaien inguruko webgunerik ezagun eta arrakastatsuenetakoa da Tripadvisor.com. Milioika erabiltzailek darabilte euren bidaiak antolatzeko. Bada, erabiltzaile horiek iritzi eta iruzkinak kontuan hartuta, Travelers' Choice 2017 lehiaketako irabazleak argitaratu ditu oraintsuan. Besteak beste, munduko 25 hiririk (edo ingururik) erakargarrienak zeintzuk diren, edo munduko 25 hondartzarik ederrenak zeintzuk diren. Azken zerrenda horretan euskaldunok badugu ordezkaririk, Donostiako Kontxa agertzen baita munduko seigarren hondartzarik ederrenaren tokian, eta Biarrizkoa pixkat atzerago, 18. lekuan. Eta bai, lasai egon: munduko jatetxe gomendagarrienen zerrendan ere badugu ordezkaririk, nola ez ba! ;) 

Munduko milioika bidaiari eta turistak darabilte Tripadvisor webgunea euren bidaiak antolatzeko. Zer bisitatu erabakitzeko, jatetxeak aukeratzeko, nora joan zehazteko, beste bidaiari batzuen iritzi eta iruzkinak irakurtzeko. Eta iritzi horietan oinarrituta, Travelers' Choice Award sari eta zerrenda ezagunak argitaratzen ditu urtero atari horrek. 

2017ko irabazleen zerrenda argitaratu du aste honetan bertan, hainbat kategoriatan sailkatuta. Esate baterako, munduko 25 hiri (edo eskualde) erakargarrienak zeintzuk diren erabaki dute bidaiariek. Badira hiriburu handi eta ezagunak, eta badira leku ezezagun eta exotikoagoak. Bali dago zerrendaren lehenengo postuan, eta Europako 3 hiriburu ezagunenak ondoren, Londres, Paris eta Erroma. Hauexek dira zerrendako lehenbiziko 10 sailkatuak:

  • Bali
  • Londres
  • Paris
  • Erroma
  • New York
  • Kreta
  • Bartzelona
  • Siem Reap (Kanbodia)
  • Praga
  • Phuket (Tailandia)

 

Munduko hondartzarik ederrenak eta museorik interesgarrienak

Munduko 25 hiri interesgarrienen artean euskaldunok ez dugu ordezkaririk, baina hondartzarik ederrenen artean bai, badugu gure lekutxoa. Eta ez bakarra, gainera. Donostiako Kontxa agertzen baita zerrendako 6. postuan eta Biarritz 18, tokian. Hauexek sailkapen horretako lehenengo hamarrak.

  • Baia do Sancho (Brasil)
  • Grace Bay (Turks and Caicos)
  • Eagle Beach (Aruba)
  • Playa Paraíso (Kuba)
  • Siesta Beach (Florida, AEB)
  • Kontxa (Donostia)
  • Playa Norte (Mexiko)
  • Radhanagar (India)
  • Elafonissi (Grezia)
  • Puerto Ayora (Galapagos, Ekuador)

Museorik interesgarrienak

Museoei dagokionez, berriz, hauexek dira bidaiariek egin duten aukera. Munduko 10 museorik interesgarrienak, 2017ko sariketa honetan.

  • Metropolitan Museum of Art (New York)
  • National WWII Museum (New Orleans)
  • Musee d'Orsay (Paris)
  • Art Institute of Chicago (Chicago)
  • Hermitage Museum (San Petersburgo)
  • National 9/11 Memorial (New York)
  • Museo Nacional de Antropología (Mexiko)
  • Akropolis museoa (Atenas)
  • Museo del Prado (Madrid)
  • Victoria and Albert Museum (Londres)

 

Erantzun

Sartu