13 urteko blogintzaren kronika digitala
2004ko euskararen egunean ireki zuen Patxi Gaztelumendik bere bloga. Orduz geroztik hainbat gai landu ditu bertan: irratigintza eta komunikazioa, literatura eta telebista, auzolana eta batailak, hedabideak eta teknologia berriak... 13 urte bete ditu blogak eta urte guzti hauen kronika digitala egin du Gaztelumendik. Software librea, teknologia berriak, euskara eta sarea ardatz. Hona ekarri dugu laburpena, CC lizentzia libreari esker.
13 urteko ibilbidearen laburpena, sare sozialak, blogak, internet, sarea, lagunak eta norbera pantaila aurrean. 13 urtez ekinean. ezinean. ahaleginean.
- sarean.com sortu zuen Jabi Zabalak 2003an. Ondoan izan dudan erreferentzia, duda barik.
Egunerokotasuna hautsi gurean, bitakora 2004ko euskararen egunaren biharamunean.- Joxe Arantzabalek bloga sortu eta egun berean eman zuen gaztelumendiren berri bere orduko Faroan.

- Blogei buruzko ikastaroa antolatu genuen 2005eko udan UEUn (albistea Sustatun)
- 2006. urtean Euskal Herria 2.0 inflexio puntua Interneteko euskal panoraman, iparra eta helburuak markatu genituen. EUS dominioa lortzen hasteko abiapuntua.
- EH 2.0 > puntuEUS topaketak
Zazpi urtez idazten, gogoratzen hasten zarenean…. amaituko denaren beldur zarelako.- 11 urte, libre idazteko asmoz
- Euskal blogen aldeko manifestua
Galdera asko ditut egiteko. Erantzunak etorri egiten dira. sortu. Kezkak idatzi, bizitza bete, amets ugari, letra asko, irudi batzuk eta zenbait ondorio. #ga1d3rantzunak hitza eta ekintza dira, baldintza eta ondorio, objetibo beste subjetibo, sujeto eta adjetibo. Teoria eta praxia.
Erantzunak kargatzen...