Teknologia albisteak

#MareaUrdina: autismoaren gaia bisibilizatzeko, Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatuz

Erabiltzailearen aurpegia
Marea Urdina
2017-12-13 : 09:00

Autismoaren gaiaren inguruan gizartea sentsibilizatzeko abiatu dugu #mareaurdina egitasmoa. Lagun talde batek Gipuzkoa osoko kostaldea zeharkatuko dugu igerian 2018ko udan. 62 km dira, Saturraran eta Hondarribia artean, 2 egunez egingo ditugunak. Proiektuan parte hartzeko eta proiektua diruz laguntzeko crowdfunding kanpaina bat abiarazi dugu. Lagun gaitzazue egitasmoa eta kanpaina zabaltzen!

Gure olatu erraldoi hau posible izan dadin, #mareaurdina egitasmoaren gastuak finantziatzeko #crowdfunding bidezko diru bilketa jarri berri dugu martxan. Zure “gutxi”-rekin ASKO egin baitezakegu.

GARBI UTZI NAHI DUGU egitasmo honen helburua gizartea AUTISMOA duen pertsonen inguruan sensibilizatzea dela; EZ DU INOLAKO DIRU BILKETA HELBURURIK. Beraz, jasotzen dugun euro bakoitza gure proiektuaren gastuen ordainketarako erabiliko da, hala nola: 

  • Itsas babeserako erabiliko ditugun itsasontziek eragindako gastuak.
  • Lur babeserako erabiliko ditugun ibilgailuek sorturikoak.
  • Aseguru gastuak (igerilari bakoitzaren istripu-asegurua  eta ekitaldiaren erantzunkizun zibileko asegurua).
  • Sorosmen dotazioak eragindakoak.
  • Baimen ezberdinek eragindakoak (Kostak, udalak,...)
  • Komunikazioa gastuak (web orria, hosting-a,...)
  • Merchandaising gastuak (txapela, kamisetak, logotipoa…)

Gastu guztiak ordaindu ondoren, GERAKINA ERAKUNDE ONGILE BATI DOHAINTZAN EMANGO ZAIO.

Ondorengo helbidean egin dezakezue aportazioa: es.ulule.com/mareaurdina2018, edo bestela gure webgunean bertan: mareaurdina.org.

Proiektu honetan interesa baldin baduzu eta nolabait zure esperientzia baliagarria izan daitekela iruditzen bazaizu antolakuntzan laguntzeko, jarri zaitez harremanetan

Erantzun

Sartu