Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Flickr argazki-zerbitzu ezaguna SmugMug-en eskuetara igaro da

Sustatu
2018-04-25 : 12:46

Argazkiak gorde, antolatu eta erakusteko zerbitzu ezaguna da Flickr. Garai batean oso arrakastatsua, azkenaldian gainbehera zebilen, sare sozialak indartu ahala Flickrek ez zuelako lortu "sare" izaera hori. Azken urteotan Yahooren esku egon ondoren, SmugMugen eskuetara igaro da aste honetan. 

Google Clips, zure bizitza osoa (sic) grabatuko duen kamera robotikoa

Sustatu
2018-04-24 : 21:22

Googlek bere jostailu berria aurkeztu berri du (oraindik Estatu Batuetan bakarrik erosgai): Google Clips izeneko kamera bat da. Soinean eraman dezakezu, eta zure inguruan gertatzen dena grabatzen joango da. Baina ez GoPro batek egiten duen bezala, den-dena grabatuz inolako irizpiderik gabe, baizik eta unerik interesgarrienak aukeratuz eta gordez. Hori bai, dena automatikoki. Kameraren algoritmoak erabakitzen du zeintzuk diren une "interesgarri" horiek eta horiexek dira grabatzen dituenak. Horrela, etenik gabe, zure bizitza osoa grabatu arte, modu automatikoan. Alde ala kontra? Ba, horixe ;)

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››