
Gaur da Ubunturen eguneraketa eguna. Ubuntu 18.04 bertsioa eguneratzen da eta gaurtik aurrera Linux bertsio honen erabiltzaileok gure sistema eguneratzeko aukera izango dugu. Azken bi urteetan Ubuntu 16.04 sistema erabili dugu, 16 horrek 2016 esan nahi du eta 04-ak apirila, beraz 2016ko apirileko bertsioa erabili dugu orain arte. Ubuntuk bi urtetik behin publikatzen du bere LTS edo Long Term Support (Epe Luzerako Sostengua) bertsioa. Horrela deitzen zaio segurtasun eta akatsak hiru urtez konpontzeko konpromezua eskaintzen baitute. Horretaz gain, 6 hilabetetik behin sostengu motzagoa duten bertsioak publikatzen ditu Ubuntuk, nobedade nobedadetsuenekin, berritasunen frikientzat.