
Dolmenak eta monumentu megalitikoak Euskal Herriko eskualde gehienetan aurkitzen ahal dira, baina Gipuzkoako mendebaldean, Debarroko mendietan dagoen kontzentrazio handi eta gertuko samar batean ibilbide bat antolatu da turismoarentzat berriki. Dolmenen Ibilbidea da hori, webgune bat sortu zaio, eta bisita gidatuak ere antolatzen dira.
Duela hiru urte, "iraultza" izan omen zen. Pokemon Go jokoak errealitate areagotua eta geokokapena nahasten berehalako arrakasta itzela izan zuen. Baina baretu egin zen tsunami hura. Orain, haren ondorengoa aurkeztu dute garatzaileek, beste frankizia batean oinarritua: Harry Potter's Wizards Unite da jokoa.
RedKaraoke Espainian sortutako mundu mailako zerbitzu nahiko ezaguna bihurtu zen, 2007an sortu zenetik. Hamabi urteko jardunaren ondoren, bi aste barru (uztailaren 20an), itxi egingo da. Karaokea etxean edo lagunartean egiteko tresna digital gisa azken 10 urteotan garatutako zerbitzuen artean 3 erabilienetan egon da mundu mailan RedKaraoke, baina ez da nahikoa izan negozio eredu iraunkor bati eusteko.
Aurreko asteburuan, TV3 telebista publikoko katalaneko programa batek Llenguaferits izeneko emanaldia eman zuen (30 minutu dira, sarean dago). Katalana hizkuntza gutxitua dela, diglosiaren arriskuan bizi dela, izan zen programaren ardatza. Besteak beste, teknologia aditu batek adibidea jarri zuen, berak nahiko zuela txigorgailuarekin (katalanez, torradora; gaztelaniaz, tostadora) katalanez egin etxean. Isekarako hartu zuten kontua elebakar espainol askok, baina, jakina, kontuak badu bere garrantzia.