
Begiak kliskatzean zoom egiten duten lentilla batzuk aurkeztu dituzte San Diegoko Unibertsitateko ikerlariek.
Duela hilabete bete ziren 50 urte gizakia ilargira iritsi zenetik (1969ko uztailaren 21ean). Bada, urteurren esanguratsu horren harira, NASAk Artemis misioa aurkeztu du: 2024. urtean beste tripulazio bat bidali nahi du ilargira, eta eskifaian emakumezko bat joango da, gutxienez. Orain arte 12 pertsonak zapaldu dute gure satelitea, guztiak gizonezkoak.
2019ko bigarren hiruhilabeteko datuak aurkeztu ditu Twitterrek. Denbora-tarte horretan 5 milioi erabiltzaile aktibo irabazi ditu eta une honetan 139 milioi erabiltzaile ditu egunero sare sozialak. Duela bizpahiru urte izandako txakalaldia gainditzen ari dela ematen du, hortaz.