Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Ekoturismo foroa Gasteizen, Asturias gonbidatu dela

Sustatu
2020-01-15 : 10:53

Euskadiko Ekoturismoaren 3. Foroa urtarrilaren 29 eta 30ean Gasteizen garatuko den jardunaldi bat izango da. Asturias "helmuga turistiko gonbidatu" gisa nabarmenduko da aurtengo jardunaldian. Lehen eguna Europa biltzar-jauregian izango da, eta bigarrena Salburuako hezeguneko interpretazio zentroan. Izena ematea dohainik da, hemendik, urtarrilaren 26a baino lehenago.



EITB Euskal Kantak sareko irrati berria

Sustatu
2020-01-15 : 09:46

EITB Euskal Kantak irrati-zerbitzu berria abenduan hasi zen martxan (albistea Berrian). Ez dago FM uhinetan baizik eta online bakarrik, eta egunean euskal musikako 400 kantu inguru jartzen ditu, 30.000 aleko katalogo batetik. Webgunean zuzenean entzun daiteke, eta hurrengo datozen kantuen berri ere ematen du. Irrati berriaren inguruan gertaturiko garapen tekniko pare baten berri jakin dugu urtarrilean, gainera...

“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburua, ikuspegi kritiko batetik

Sustatu
2020-01-14 : 16:11

“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” izeneko liburua argitaratu dute UEUk eta EHUk, koedizioan. Liburu honen egileen ustez, irakaspraktikak teknologiaren beharra du eta orain da teknologiak eta hezkuntzak, ikuspuntu kritiko batetik, bat egiteko unea. Teknologiak berrikuntza ekarri behar dio hezkuntzari, batetik, ikaskuntzan egin beharreko atazak lagunduz edo hobetuz eta bestetik, ikaskuntzari balio erantsia emanez. Alorreko 32 adituk parte hartu dute argitalpen honetan.

Solarpunk: ideia bat eta manifestua euskaraz

Sustatu
2020-01-14 : 10:37

Solarpunk izeneko mugimendua edo, agian, ideia filosofikoa, honetan datza: eraldaketa larritasuna handia den une honetan (beroketa globalagatik eta), gizateriak naturarekin eta teknologiarekin batera bizitzeko paradigma berri bat aldarrikatzen du. Joan den igandean, Gorka Julio teknofiloak ideia azaldu zuen Euskadi Irratiko Amarauna programan, eta hari horretatik tiraka ekarri dugu hona.

Enfokamer, merkataritza sektorearen behatokiaren webgunea berritu da

Sustatu
2020-01-13 : 16:17

Euskal Merkataritzaren Behatokiak, Enfokamer izenekoak, webgunea berritu du. Behatokiaren misioa da Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sistemaren jarraipena egitea eta Estatuan eta Europan dauden joerak atzematea. Terminologia modernoan esaten den bezala, retail sektorearen jarraipena egiten duen EAEko erakunde publikoa da.


Web eduki jakin baten presentzia doan ziurtatzeko bide bat

Sustatu
2020-01-13 : 09:18

eGarante Espainiako zerbitzu juridiko-teknologiko bat da eta, besteak beste, Interneteko eduki jakin batzuen baliagarritasuna ziurtatzeko balio du. Hau da, Interneteko orri jakin batean zera eta zera esaten duela gaur? ba bai, baina auskalo datorren astean aldatuko ote duten han zioena... Tira, ziurtagiri horiek profesionalki egiteko zerbitzua eskaintzen dute, baina horrekin batera, dohainik, web orri jakin baten "argazki zertifikatu" bat ateratzeko zerbitzua eskaintzen dizute.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››