
Sergio @Sergixnet garatzaile bizkaitarrak web-aplikazio sinple eta praktikoa egin du, euskarazko joerak edo traolak jarraitzeko Twitterren: https://traolak.vercel.app . Twitterreko euskal edukiaren biltegi lanak egiten dituen Umap-en datuak modu praktiko batean aurkezten ditu aplikazioak, eta bereziki erabilgarria da mugikorretik bisitatuz gero.
2020ko Euskal Encounter informatikarien topaketa handia desberdina izango da. Barakaldoko BEC-eko topaketa masiboaren ordez, Urretxutik zuzenduko den topaketa birtual bat izango, uztailaren 24tik 26ra garatuko dena. Historiako 28. euskala izango da hau, eta lehen hura bezala, Urretxun izango da. 1994an, 25 ordenagailu elkarlotu ziren Ederrena frontoian, 36 parte-hartzailerekin, euren artean konektatuta bai, baina ez Internetera.
Googlek luzapen bat garatu du Chrome nabigatzailerako: Text Fragment du izena eta harekin lortzen dena zera da, web orri jakin batean atal bat azpimarratu dezakezu, eta zeuk azpimarratua beste edonorekin (munduarekin, izatez) partekatu dezakezu, haiek ere zatitxo hori ikus dezaten azpimarratuta.
EuskalGeo aplikazioa (ez nahastu Gaindegiaren Euskalgeo sistema geografikoarekin) Android mugikorretarako jolas bat da, meritu handiz egina Nafarroan, Mendillorriko institutuko ikasleek sortua baita.
Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia antolatu dute irailerako Baionako IKERrek eta UEUk. Zera izango da jardunnaldiaren ardatza: hizkuntza nahasmenduen azterketa eta esku-hartzea euskaldunengan, ikerketa eta arlo klinikoaren ikuspegitik. Egun osoko jardunaldia izango da, irailaren 4an, Baionan.