2020ko Euskal Encounter informatikarien topaketa handia desberdina izango da. Barakaldoko BEC-eko topaketa masiboaren ordez, Urretxutik zuzenduko den topaketa birtual bat izango, uztailaren 24tik 26ra garatuko dena. Historiako 28. euskala izango da hau, eta lehen hura bezala, Urretxun izango da. 1994an, 25 ordenagailu elkarlotu ziren Ederrena frontoian, 36 parte-hartzailerekin, euren artean konektatuta bai, baina ez Internetera.
Online izan arren topaketa, tope bat ere izango da. 5.088 ordenagailu elkarrekin lotzeko azpiegitura garatu da, eta hortaz izen-emateak funtsezkoak dira kopuru horretan sartzeko. Iaz presentzialki topatu zitenen kopurua da.
Online topaketak egitarau zabala izango du hiru egunetarako: prestakuntza eta jolas jarduerak, arte digital, programazio eta bideo-joko arloetako lehiaketak….
Era berean, Opengunea, teknologia berriekin lotutako enpresak hartzen dituen espazio irekia, eremu birtual bihurtuko da, ardatz baten inguruan: adimen artifiziala.
Partyan antolatutako ekintza asko Euskal Encounterrek Twitch plataforman duen streaming kanalaren bitartez (https://www.twitch.tv/euskalencounter) jarraitu ahal izango dira, zuzenean. Opengunea, aldiz, Discord bitartez antolatuko da nagusiki, https://discord.party.eus URL-arekin eta #opengune traolarekin.
Azken urteetan bezala, Euskal Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRIren bitartez.
Erantzun
Sartu