Teknologia albisteak

Hizkuntzalaritza klinikoa euskarari aplikatua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-18 : 17:47

Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia antolatu dute irailerako Baionako IKERrek eta UEUk. Zera izango da jardunnaldiaren ardatza: hizkuntza nahasmenduen azterketa eta esku-hartzea euskaldunengan, ikerketa eta arlo klinikoaren ikuspegitik. Egun osoko jardunaldia izango da, irailaren 4an, Baionan.

 

Helburua izango da “hizkuntza patologien sintometaz” euskaraz jhardurea. Hizkuntza garapeneko arazoak edo burmuineko istripu baten ondoriozkoak edo dementziei loturikoak euskaraz aztertzeko tresnen eskasa ere bada. Euskal Herriko egoera soziolinguistiko konplexuak agian traba egin dio tresna estandarizatuak izateari, eta horren ondorioz, ikerketen garapena murriztu zitekeen.

Zentzu horretatik aztertuko dituzte afasia mota desberdinak, adibidez, Ama hizkuntzaren erabileraren eragina Alzheimer dementziaz dutenengan, edo haur euskaldun txikien (balizko) hizkuntza-atzerapena antzemateko tresnak.

Egitaraua eta izena emateko aukera, hemen.

Esan bezala, ikastaroa antolatu dute elkarrekin UEUk eta IKER Euskara eta Euskal Testuen Ikerketa Zentroak elkarlanean antolatu dute.



Erantzun

Sartu