Teknologia albisteak

EuskalGeo aplikazioa, Euskal Herriko geografia ezagutzaren jolasteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-19 : 09:49

EuskalGeo aplikazioa (ez nahastu Gaindegiaren Euskalgeo sistema geografikoarekin) Android mugikorretarako jolas bat da, meritu handiz egina Nafarroan, Mendillorriko institutuko ikasleek sortua baita. 

Euskal Herriko herriak mapan kokatzen zelako ona zaren neurtzen du EuskalGeo jolasak, hiru motako probak aurkeztuz erabiltzaileri.

  • Abiadura modua: saia zaitez minutu batean ahalik eta puntu gehien lortzen, ahalik eta errore txikienarekin asmatzen non dauden kokaturik jokoak esaten dituen herriak.
  • Ezagutza modua: 30 km-ko marjinarekin asmatu behar da non dauden kokaturik herriak. Ez dago denbora mugarik, baina gehienez ere hiru akats egin daitezke jokoa amaitu aurretik.

Goiko modu honetan, mapan klikatzen duzularik segun eta zenbat kilometrora geratu zaren, puntu gehiago edo gutxiago, edo zuzenean huts, 30 kilometro baino urrutiago sakatuz gero.

Hirugarren jolasteko era hau da:

  • Kokapen modua: mapan puntu bat agertzen da, eta ematen diren hiru aukeretatik zuzena zein den asmatu behar da. 8 segundo dago erantzuna emateko, eta hirugarren akatsarekin amaitzen da jokoa.

Jokatu ondoren, aukera duzu emaitzak gora igotzeko, eta orduan zure puntuak sailkapen orokor batean ikusiko dituzu.

EuskalGeo instalatzeko (Android bakarrik): hemen

Erantzun

Sartu