Bigarren abizenean daukat munduan gehien maite dudan emakumea, nahiz eta ulertzen ez dudan arrazoiren batengatik gerra eternoan bizi garen: Rosa Mari Maguregi. Hirugarrenean, bizitza zailari aurre egiteko armak erakutsi zizkiguna bizi dut: Klara Ealo. Laugarrenean, goxo daramat munduko altzorik infinituena zuen emakumea: Irene Izagirre.
Azkeneko bi urteetan entzundako esaldia, hauxe: "Gaur egun, ikus-entzunezko produkziorik ez duen herri batek ez dauka errelatorik". Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak errepikatua, baita Unai Iparragirre ETBko zuzendariak esana ere. Foro dezentetan. Errelatoa modu desberdinean uler dezake herritar bakoitzak, argi denez. Baina hedabide publikoek herritar guztien errelatoari tartea egin behar ote dioten jarri behar al da zalantzan?
Ikus-entzunezko lan ugari egin dira azkeneko hamarkadan memoria historikoarekin eta euskal gatazka politikoarekin lotuta, baina ekoizle guztiek ez dute izan bide bera finantzaketa lortzeko. Zabalpena ere ez da beti iguala. Duela gutxi arte, euskal ekoizleek zuzenean ETBra jotzen zuten halako gaiei lotutako proiektuak aurrera ateratzeko.
Irakaskuntza, ikerketa eta zabalkundea. Hiru hari mutur horiek josi asmo ditu UEU Udako Euskal Unibertsitatean Aitor Bengoetxeak (Donostia, 1967). Zuzenbide doktoretza egina du EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta UEUko zuzendari kargua hartu berri du. Oraingo bideari jarraitzeko asmoa dauka; besteak beste, GOI Goi Mailako Online Institutua indartzen.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak txosten bat egin dute, eta azken hilabeteetan bildutako ideia eta ekarpenak jaso dituzte, eskola segregazioari aurre egiteko. Segregazioaren ezaugarritze eta ulermen partekatua: erronkak kudeatzeko proposamenak da txostenaren izenburua, eta, hartan, gainditu beharreko "erronkak" identifikatzeaz gain, "itun sozial bat" proposatzen dute xede horiek erdiesteko.
Gure arimaren iluna. Roald Dahl-i buruzko zalaparta bukatu dela ematen du. Ez da bukatu. Aitzitik: tranpa doblea egin du editoreak Dahlen liburuen bina edizio eginez, originala eta zentsuratua. Horrela, salmenta gehiago, eta aupa sosak! Editorea adarjotze horretara iritsi aurretik afera artean pil-pilean zegoenean Roald Dahl defendatzeko ziren protesta guztiz gehienak.
Sortzaile, euskarazko kulturaren aldeko apustua egin duten Herriko Etxeetako ordezkari eta laguntzaileen artean, talde polita bildu da martxoaren 3an Berako kultur etxean. Ez da ohikoa nazio mailako ekimen handi bat herri ttiki batean aurkeztea eta hori bera pozgarria izan da.
Mundua Emakumeen aurkako indarkeria AGENTZIAK | EITB MEDIA Larunbat honetan bertan, gutxienez 9 ikastetxeetako ehunka neskato ospitaleratu behar izan dituzte, gasa arnastegatik. Beldurra zabaldu da gurasoen artean eta, bien bitartean, herrialdearen "etsaiei" egotzi diete Irango agintariek pozoitze-olatu hori. 1.000 neskato baino gehiago euren ikastetxeetan nahita botatako gasarekin pozoitu dira azaroaz geroztik Iranen.
Eskua luzatu zidan amona Anttonik, eta begietara begiratu. Urrezko eraztun txikia behatz artean jarri eta, "hau zuretzat izango da ni hil ondoren, Iñaki. Ondo gorde". Birraitonarena zen eraztuna jaso zuen aitona Federicok, eta aitonaren faltan, amonak esku artean jarri zidan iragana. Galderez beteriko iragana. Gaztea nintzen artean.
Ez izen ez abizen, ez aditz ez atzizki. Hitz bat, hitz gozo bat. Ez harrian ez armarrian ez hilerrian. Guztion ezpainekoa, guztiok elkarri esatekoa. Sorioneku gu, zu etxe honetan sarturik: jendetasuna. Sorioneku zu, euskaldunok maiteko zaitugu: elkartasuna. Fraidearen lumak "Izioki dugu" eta "Guek ajutu ez dugu" idatzi baino mila urte lehenago zeunden Irulegin, Nafarroan, artisauak teknika puntillistaz eginiko tatuaia brontzezko eskuan: identitatea.
Posible al da zure hizkuntzaz beste leku bateko hiztunen edo mintzaira baten doinuaz hitz egitea? Bai, antza. Izan ere, ahoskera arrotzaren sindromearen kasu baten berri jakin dugu egunotan: AEBetako gizon bat azentu irlandarrez hasi zen hitz egiten ingelesez, hil baino hilabete batzuk lehenago, Irlandan inoiz egon ez arren.
Aberri Eguna apirilaren 9an ospatuko da Euskal Herriko eta baita euskaldunak diren munduko zenbait lekutan ere. Euskal Herri mailako ospakizun bakar eta bateraturik izango ez bada ere, iaz Urruñan 'Euskal Herria Batera' ekimenak lurralde osoko eragileetako ordezkariak biltzea lortu zuen eta aurreikustekoa da aurten ere bide horretatik joko duela.
AEBetako presidente gisa egin zuen bigarren agintaldia amaitzear zela, 2016an, Barack Obamak esan zuen 2009an hasi eta hurrengo zazpi urteetan 64 eta 166 zibil artean hil zituela armadak, pilotatutako droneekin egindako erasoen bidez: Afganistanen, Pakistanen, Somalian, Yemenen... Aitortza gisa plazaratu zuen. Joseba Zulaikak (Deba, Gipuzkoa, 1948) beste datu bat du.
Euskara, elikadura-burujabetza eta auzolana bultzatzeko sortu zen Errigora ekimenak Errigora Balioak zigilua aurkeztu du. Identifikatzaile honek markatruko ditu Errigoraren balioak betetzen dituzten produktuak, lau ardatzetan definitzen direlarik balio horiek: bertakotasuna, euskara, auzolana eta nekazariekiko harremana. Marka hau agerian izateko produktu bakoitzaren Autoebaluazio Adierazpen Arduratsua beteko du ekoizle bakoitzak urtero. Jarraian, Ebaluazio Mahaiak autoebaluazio horien irakurketa egin eta balioak betetzen direla ziurtatzen den ebatziko du. Irizpideak betetzen dituzten produktuen kasuetan, identifikatzailea etiketaratzen da.
Barruan gaztaina daukan oskol arantzadunari esaten diogu Zumaian eta inguruan "lakatza". Joan den asteko "lokots" hura bezalaxe, Resurrecion Maria Azkuek Zumaian bildu zuen bere hiztegirako, eta Aia eta Orio aldean ere horrela esaten zutela zehaztu; oskol hori zabaltzeari, berriz, "lakatza arrakalatu" esaten zaiola idatzi zuen.