
"Urrats txiki bat" egin zuen joan den martxoaren 11n Espainiako Kongresuak, baina, hala ere, berezko hizkuntzen aldeko eragileek uste dute "eztabaida parametro egokietara eta erdigunera" eraman zela. Izan ere, Paul Bilbao Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, "behingoz, berezko hizkuntzen kudeaketa justiziaren, berdintasunaren eta askatasunaren parametroen arabera eztabaidatu da".
Herrera de la Manchako espetxea euskal presorik gabe. Argazki hori utzi dute asteon Espainiako Espetxe Erakundeek egindako mugimenduek. Izan ere, Etxerat senideen elkarteak gaur jakinarazi duenez, aitzinetik iragarritako zazpi mugimendu egin ditu Madrilek azken egunotan, eta horien artean zen Jon Mirena San Pedro Blancorena: Herrera de la Manchako (Espainia, 640 kilometro) azken euskal presoa izan da, Dueñasera hurbildu baitute (Espainia 310 kilometro).
Marta Bueno Saz Haur batzuk frustrazioetatik erabat babestuta daudenez, haurtzaroan edozein oztopo topatzea eragozteko ahalegin betea egin denez, porrotari ikara diote eta edozein arrisku saihesten dute. Hezkuntzaren esparruan, horrek esan nahi du, benetan ikasteaz baino gehiago arduratzen direla zerbait badakitela adierazteaz edo jakitearen itxurak egiteaz.
Ostegun goizean, Donostiako Amara Zaharreko auzoan, bizikletan ibiltzen ari zela entzungailuak jarrita joateagatik gazte bat gelditu zuten trafikoko agenteek. Adingabeak, NAN-ik ez zuelako, garraio txartela erakutsi zien identifikazio moduan. Poliziek ordea, udaltzainei deitu zieten eta hauek, bortizki lurrera bota eta kolpeka autoan sartu zuten, ziegara eramango zutela esanez.
Lortu dute. Bost orduko eztabaidaren ondotik, Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea onartu zuen atzo Frantziako Asanbleak. Paul Molac Bretainiako diputatuak sustatu du araua; aldeko 247 botorekin onetsi dute, gobernuaren borondatearen kontra. Iazko abenduan Senatuan bozkatu zuten testu bera bozkatu dute, aldaketarik gabe, eta, ondorioz, berehala promulgatuko da.
Greba mugagabearen 57. eguna dute gaur Tubacexeko langileek, eta haurren eguna antolatu dute grebalariek. Amurriotik bizikleta martxa abiatu dute Laudioko fabrikako sarreraraino. Bertan ginkanaz, txokolatadaz eta ipuin kontalariaz gozatu dute haurrek. Bien bitartean, mobilizazioek aurrera jarraitzen dute, eta Enpresa Batzordeak manifestazioa deitu du iganderako Bilbon.
Ekintzaile talde batek Aroztegiako obrak gelditu ditu. Gaur, arratsaldeko 16.00etan, elkarretaratzea deituta dago Lekarozko plazan eta bertan, makinak dauden tokian (Bordaxuritik sartuta), ekintzaileei babesa emateko.
Euskaraz bideraturiko irakaskuntzaren aldeko elkarretaratze bat (argazkia: Euskal Konfederazioa) Bide legegileari segi, apirilaren 8 honetan itzuli da Frantziako Legebiltzarrera Eskualdeko Hizkuntzen Ondare Babeserako eta Sustapenerako Lege proposamena, iazko otsailaren 13an lehen irakurketa eginik eta abenduaren 10ean berriz Senatutik iraganik. Testua bere horretan onartu da eta hizkuntza gutxituen irakaskuntzari esparru finkoagoa emanen dio legeak, eta ikastetxeen diruztatzean ere baikorki eraginen du.
Lortu dute. Eskualdeko hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko Paul Molac Bretainiako diputatuaren lege proposamena onartu du Frantziako Asanbleak, 247 bozkarenkin, gobernuaren borondatearen kontra. Iazko abenduan Senatuan bozkatu zuten testu bera bozkatu dute, aldaketarik gabe, eta, ondorioz, berehala promulgatuko da. Hizkuntza gutxituen irakaskuntzari esparru finkoago bat emanen dio legeak, eta ikastetxeen diruztatzean ere eraginen du.
Iñaki Aldekoa Azarloza 81 urterekin hil da asteazken honetan. Politikan ibilbide luzea egindako ingeniari doktorea izan zen, eta ezker abertzaleko diputatu, parlamentari eta batzarkidea. Bere ibilbide politikoa klandestinitatean hasi zuen, EGIn afiliatu zenean. Horregatik, urtebeteko espetxealdia bete zuen Larrinagan. ETA-(m)ren jarduerekin ados ez zegoenez, ETA Berrira pasa zen, handik laster bereizi zen arren.
Euskal linguista eta irakaslea zen Jasone Salaberria Fuldain. Euskararen aldeko ekintzailea. Eritasun luze baten eraginez hil da apirilaren 8an, Berriako kazetaria den Ekhi Erremundegik jakinarazi duenez. 1952an Ermuan sortua, euskara irakaslea izan da Seaskan urte luzaz eta Iker zentroko ikerketa partaidea ere bazen. Bere ibilbidean, xiberotarra eta nafar-lapurtar euskalkien ahoskera aztertu du.
Josu Jimenez Maia Haikua oinarrizko poesia da, mundua desku- britzeko poesia, ume baten begiradarekin lortua, Vicente Haya Segovia adituaren hitzetan esanda. Haiku batek oso hitz gutxitan atzemanezina biltzeko lan egiten du: xede handia, xede handirik bada. Izan ere, atzemanezina, berez, ezin da atzeman... eta hor dago haikuaren indar iradokitzailea; agian ezin da atzeman, eskuetan hartu, atxiki...