Teknologia albisteak
16

Errigora Balioak marka-zigilua aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-03 : 14:24

Euskara, elikadura-burujabetza eta auzolana bultzatzeko sortu zen Errigora ekimenak Errigora Balioak zigilua aurkeztu du. Identifikatzaile honek markatruko ditu Errigoraren balioak betetzen dituzten produktuak, lau ardatzetan definitzen direlarik balio horiek: bertakotasuna, euskara, auzolana eta nekazariekiko harremana. Marka hau agerian izateko produktu bakoitzaren Autoebaluazio Adierazpen Arduratsua beteko du ekoizle bakoitzak urtero. Jarraian, Ebaluazio Mahaiak autoebaluazio horien irakurketa egin eta balioak betetzen direla ziurtatzen den ebatziko du. Irizpideak betetzen dituzten produktuen kasuetan, identifikatzailea etiketaratzen da.

Guztia irakurri (errigora.eus) »»

Txioak (16)

Erantzun

Sartu