Teknologia albisteak

www.osaeus.eus

Erabiltzailearen aurpegia

Osasungintzan euskaraz lan eta bizi nahi dugu!

Erabiltzailearen artikuluak

Osakidetzako Euskara Plana: 365 egun aurrerapauso garbirik gabe

2014-12-02 : 10:50

Euskararen egunaren harira Donostia Ospitaleak mahaingurua antolatu du astelehen honetan. Bertan parte hartu dute Osakidetzako ordezkariekin batera Kontseilua, OEE, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek. LAB sindikatuarentzako deigarria izan da, eta hala adierazi genuen, mahainguru honetara hizlarien artean langileon ordezkariak, sindikatuak, gonbidatu ez izana. Izan ere, langilegoa normalizazio prozesuaren erdigunean ez kokatzea, Osakidetzak gai hau lantzeko orduan izaten ari den akats eta oztopoetako bat baita. Urtebete ondoren aurreratu al da zerbait Osakidetzaren euskalduntzean? Non daude hutsuneak? 

Zarauzko osasun etxean ere euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu!

2014-11-27 : 09:57

osaeus.info: Azken egunotan komunikabideetan albiste izan da Osakidetzak zarauzko osasun zentroan euskararen inguruan egindakoa: emaginen ordezkapen kontratazioak egiterakoan euskararen ezagutzaren betekizuna ez betetzea edota hutsik dagoen mediku lanpostua betetzeko euskararen ezagutza ez eskatzea. Egoera honek zarauzko herritar, udal eta elkarteen ezinegona sortu du.

LAB sindikatuak Osasungintzan euskaraz bizi eta lan egitearen aldeko bidea urratzera deitzen du

2014-11-25 : 08:33

"Egun gutxi barru Zumarraga Ospitalean erresonantzien unitate berria irekiko du Osakidetzak, Osatek erakunde publikoaren bidez, eta hor ikusi ahal izango da zertan den une honetan Osakidetzaren borondate maila euskararekiko"

Osakidetzarentzat hizkuntza eskubideen errespetua ez da “funtsezko betebeharra”

2014-07-30 : 09:27

Urola Garaiko ESIko kudeatzaile Teresa Garmendiak Urola Kostako Hitzari adierazi dioenez Osakidetzaren “lehen eta funtsezko betebeharra arreta sanitario egokia eskaintzea” da, “ahal den heinean herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatuz”. Teresa Garmendiaren arabera “lehentasuna kalitatezko osasun publikoa bermatzea” da. Azpeitian kexak sortu dituen mediku ez-elebidunaren kontratazioa justifikatzeko, berriz, adierazi du ez dagoela “euskara profila duen eskatzailerik Azpeitiko anbulatoriorako”. Egoera konpontzeko azterketa, neurri edota planifikazioren inguruko adierazpenik ez da azaltzen elkarrizketan.

‹‹ Hurrengoak