LAB sindikatuaren ustez, bi kasuetan garbi azaleratzen da euskararen inguruan Osakidetzan dagoen arazoa: eguneroko gestioan ez dira kontutan hartzen euskararen normalizazioarako beharrak eta baldintzak, ez dira unitateetako hizkuntz egoerak eta erronkak aztertzen, ez eta euskara lantokietako lan hizkuntza izan dadin edota herritarrei zerbitzu elebiduna eskaintzeko interes minimorik jartzen. Sarritan, zarauzko kasuan bezala, Osakidetzaren araudia urratzen du Osakidetzak berak.
Euskararen normalizaziorako plan integral eta eraginkorra behar dugu, eta horiekin batera bitartekoak eta erantzunkizunak behar ditugu. Izan ere, euskararen normalizazioaren erantzunkizuna Osakidetzako zuzendari eta arduradunek hartu behar dute bere gain. Unitate edota zentro bakoitzeko egoera aztertu, helburuak zehaztu eta horiek lortzeko bitartekoak, laguntzak eta antolaketak zehaztu beharko lituzke Osakidetzak. Arreta berezia jarriz euskaraz bizi diren herrietako egoeran edota lana euskaraz egiteko baldintzak bete edota betetzeko gertu dauden unitateetan.
Zentzu honetan, Zarautzen gertatutakoak euskara kaltetzen du. Araudia betetzeaz gain, euskararen normalizaziorako beharrak kontutan hartuz bete ditzala eskatzen diogu Osakidetzari. Zarauzko osasun zentroan ahalik eta lasterren zerbitzu elebiduna erabat bermatzeaz gain, euskara osasun etxeko langileon lan hizkuntza izateko helburua lorgarria da, izan beharko luke, LABen ustez. Osakidetzako zuzendaritzak euskaraz bizitzeko aukerari trabarik ez jartzea besterik ez dugu eskatzen. Ez Zarautzen, ez inon.
Erantzun
Sartu