Batzuek behintzat gogoan izango duzue aspalditxo kontatu nizuena Waze GPS aplikazioaz. GPSa baino gehiago dela esan daiteke, gidarien sare sozial bat edo horrelako zerbait. Sarrera honetan harekin lotutako opari bat (bueno, eta eskari bat ere bai) ekarri dizuet...
Ohiturak onak direnean, mantendu egin behar dira. Batez ere, txuflarako aukera ere ematen badute eta gainera publikoak hala eskatzen badu. 2011ko etenalditxoaren ostean, beraz, aurten berriz gonbidatu nahi zaituztet urtean interneten izandako euskarazko ekarpenik onenak aukeratzera. Baina hori bai: murrizketa urtean gaudenez, hamabi baino, sei ekarpen aukeratzea pentsatu dut. 'Sariketa'-ren izena, beraz 'sei@2012' izango da. (Eta protestatu edo #mindutanago-ka hasi nahi duenak, berak antolatzea zeukan!)
Sarean batetik bestera gabiltzanean ere, garrantzitsua da euskaldunak garela eta euskarazko edukiak nahi(ago) ditugula adieraztea. Hori erraz samar egin daiteke mahaigaineko sistemetan, nabigatzaile gehienek eskaintzen dituzten konfigurazio aukerak aprobetxatuz. Gure ohiko nabigatzailearen ezarpenetan aldaketatxo txiki bat eginda, euskaldun gisa identifikatuko gara bisitatzen ditugun webgune guztietan, euskara bera eta euskaldunok agerikoago bihurtuz.
Herri Ekimeneko Euskal Hedabideetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek gaur goizean eratu dute euskal hedabideen azterketaz arduratuko den mahaia. Hedabideek maiatzean aurkeztu zien sektoreak bere esparruaz egindako diagnostikoa eta orain bien arteko azterketa lanari ekin zaio. Hedabideen aldetik, Iban Arregi (Berria Taldea), Inazio Arregi (Tokikom), Maria Gil (Elhuyar) eta Xabier Letona (Argia) izan dira; Diputazioaren aldetik, Zigor Etxeburua euskara zuzendaria eta Haritz Salaberria diputatu nagusiaren kabinetekoa.