Sustatu logoa Teknologia albisteak

sei@2012: euskarazko ekarpenik onenak sarean

Joxe Rojas
2012-11-08 01:10

Hiru fase

Aurreko edizioetan bezala, 2012koa ere hiru fasetan gauzatuko da:

  • Gaur hasita eta azaroaren 25era arte, hautagaiak proposatzeko garaia izango da. Zure ustez 2012an interneten egin den euskarazko ekarpenik onena zein den pentsatu eta, erabakita duzunean, wikian utz dezakezu proposamena. Sarearekin lotura duen edozer izan daiteke, beti ere (gutxienez) euskaraz badago: webgunea, bloga, aplikazioa, gertaera, ospakizuna, pertsonaia...
  • Azaroaren 26tik abenduaren 5era bitartean, bozketaren txanda izango da. Zerrenda batean jarriko ditugu jasotako hautagaitza guztiak, eta horietatik sei bozkatzeko txanda irekiko da.
  • Azkenik, -eta hori berria da aurtengo edizioan- sari-banaketa ekitaldi bat egingo dugu abenduaren 7an Durangoko Azokan. Han, saritutako proiektuak aurkeztu, diplomak banatu, eta Azokak berak lortuko dituen opariak banatuko ditugu prozesuan parte hartzen duzuenon artean. Zer esanik ez, desbirtualizatzeko eta potes&tuits eder bat egiteko aitzakia paregabea izango dugu horrela ;)

Helburu nagusia ez da lehiatzea, aurten sarean euskaraz egin dugunaren inbentario komuna sortzea baino. Urtero bezala, ziur nago sekulako zerrenda polita aterako zaigula... lagunduko? Badakizu ba, egin behar duzun lehenengoa Wikia bisitatu eta zure proposamenak uztea da. Animo!!!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu