Teknologia albisteak

Publizitatea

24

Lehen mailako arreta

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-14 : 10:46

Azken egunetan izandako adierazpenek berriz ere erdigunera ekarri dute Lehen Mailako Arretaren auzia. Sortu den ika-mika albora utzita, arazoaz dudan ikuspegia ematera noa, espainiar estatu guztian dagoen arazoa, eta Europako beste herrialde askotan ere bai. Hori baino lehen, gogora dezagun Lehen Mailako Arreta dela osasun sistemaren oinarria, osasun sistema publikoa posible egiten duena, berdintasuna ziurtatzen duena, eta ezinbestean zaindu beharko genukeena.

6

Euskararen erabilera behera, milaka tona errauts itxitako zabortegira... Herriotako panorama grisaz bi hitz

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-13 : 14:48

Urte hasieran aipatzen nuen ozpinduta nenbilela, ikusita Urretxun eta Zumarragan zer egiten ari diren: Porlana porlanarekin ordezkatzen duten obrak, anbulatorioko larrialdi-zerbitzuak akabatzea, geroz eta bideo-kamera gehiago kaleetan, hondakinak tratatzeko fabrikaren ("erraustegiaren") proiektua, arnasgune diren mendietan haize-errotak jartzeko egitasmoa, Beasain-Bergara errepidea ordainpeko bihurtzea... Itomen sentipena geroz eta handiagoa dela nioen orduan, eta halaxe jarraitzen dugu.

12

Frantzia eta Euskal Herria

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-13 : 10:38

Frantziako ezkerrak amestutako agertokia utzi dute Frantziako Asanblearako bozek. NUPES koalizioak emaitza biziki onak lortu ditu Frantziako Estatuan, eta parekatua gelditu da Emmanuel Macronen Ensemble koalizioarekin. Bien arteko lehia izanen da bigarren itzulian; erabat kontrakoak diren bi proiekturen arteko talka.

Informatikari Euskaldunen Bilkura... filosofikoa

Sustatu
2022-06-13 : 08:31

IEB 2022, Informatikari Euskaldunen Bilkura, adimen artifizialaren ingurukoa izango da, eta gaiaren irismena kontuan hartuta, ez bakarrik antolatuko du UEUren Informatika sailak, ohi bezala, baizik eta Filosofia sailak ere bai. Uztailaren 1ean izango da, egun osoko egitarauarekin. 

44

Euskal Herrian bi handiak lehiatuko dira bigarren itzulian, eta EH Bai hirugarren izan da

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-12 : 23:24

Gutxiren artean boz pilaketa handia izan da Euskal Herrian ere. Estatu mailako operazioei segika, bi erreferentzia nagusi izan dira: Macronen Ensemble-Majorité Présidentielle, alde batetik, eta ezkerraren aliantza berria (Nouvelle Union Populaire écologique et sociale, Nupes; Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria), bestetik.

31

[ZUZENEAN] Hauteskunde legegileetako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-12 : 21:44

Frantziar hauteskunde legegileetako lehen itzulia iragan da ekainaren 12 huntan. Bozka bulegoak arratsaldeko 18.00etan hetsi dituzte Ipar Euskal Herrian eta berehala kondaketari ekin ondotik, jadaneko lehen emaitzak ezagunak dira. 6. barrutian Ziburun Vincent Bru (Ensemble) nagusitu da bozen %26,46 lorturik. Bigarren izan da Peio Dufau (EH Bai) %18,91ko emaitzarekin.

12

Bide luzea dute egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-12 : 18:00

Duela gutxira arte, bazeuden herritarrak eta taldeak euskarak pantailetan daukan egoerarekin kezkatuta. Baina kezka horrek forma hartu du: Pantailak Euskaraz mugimendua sortu zenetik urte bat bete da aste honetan. Hemendik gutxira, bestalde, mugimendua elkarte gisa formalizatuko da juridikoki. "Lanean jarraituko dugu, euskalgintzako mugimendu berriekin sinergiak sortuz", adierazi du Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz-eko bozeramaileak.

Multimedia atala estreinatu dugu Sustatun

Sustatu
2022-06-12 : 13:02

Gaurdanik aukera berria dugu Sustatu gure webguneko menuan: Multimedia. Badira aste batzuk Twitch saioak egiten hasi ginenetik, ohikoan Segura Irratiarekin ostegunero egiten dugun zuzeneko konexioa baliatuz, baina zuzenekoaz gain, artxibatzen goaz emanaldi horiek (Youtube kanalaren bidez), eta orain hemen ere gordeta izango ditugu.

10

Laboaren eta Artze anaien 'Ikimilikiliklik' emanaldiaren jatorrizko grabazioa berreskuratu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-12 : 12:48

"Ikimilikiliklik". Beste hamaika bobina, liburu, kasete eta orri solteren artean, boligrafoz idatzitako hitz bakar hori zuen bobina bat ere topatu zuten Elkar argitaletxeko kideek, Joxean Artze zenaren etxean. 2018ko urtarrilean hil zen poeta eta txalaparta jotzailea, eta urte bukaeran hasi ziren material hura guztia antolatzen eta digitalizatzen.

36

"Gaur egun dena kontsumitzen dugu. Berdintsu gertatzen da hezkuntzarekin"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-12 : 12:47

Arantza San Sebastian (Donostia, 1958). Irakaslea eta Donostialdeko Berritzeguneko aholkularia izan da urte askotan. Iazko abuztuan hartu zuen erretiroa. Aurreratu egin zuen, lasaiago bizitzeko, kirola egiteko, irakurtzeko, idazteko, gitarra jotzen berriro ikasteko, etxekoei laguntzeko... Antiguan ezaguna. Twitterren ere bai. Arantza San Sebastian. Bi begitxo betaurreko batzuen atzean. Begirada patxadatsu, erne eta kritiko bat.

24

32 urte preso daramatzaten Parot eta Esnalen askatasuna aldarrikatu dute Baionan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-12 : 06:47

Apirilaren 8an, 32 urte bete ziren Jakes Esnal, Jon eta Unai Parot presondegiratu zituztenetik. "Gaur egun, hirurak aske egonen lirateke baldin-eta ez balitzaie salbuespen neurririk aplikatu", nabarmendu dute Bake Bidea, Bake Artisauak eta Giza Eskubideen Ligako ordezkariek Baionan larunbat honetan egindako manifestazioan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››